goiena.eus

Txantxiku Ikastolako ikasle ohien bazkaria

Erabiltzailearen aurpegia
50. urteurreneko ekintzen baitan ikasle ohien bazkaria antolatu du Txantxiku Ikastolak datorren apirilaren 30erako. Txartelak dagoeneko salgai daude ikastolako idazkaritzan, Bizipoz eta Izarraitz tabernetan.

Ikasturte berezia ari da izaten aurtengoa Txantxiku Ikastolan, 50.urteurrenarekin batera aurtengo Kilometroetako prestakizunetan ere buru-belarri murgilduta dabiltz. Apirileko azken asteburua agendan gorriz markatu beharrekoa izango da ikastolako komunitatea osatzen duten guztientzat. Apirilaren 28an aurtengo Kilometroetako kantua eta bideoklipa aurkeztuko dituzte eta bi egun beranduago, 30ean, ikasle ohien bazkaria ospatuko dute. Bi ekitaldiak Oñatiko Zubikoa kiroldegiko kantxan izango dira.

5 urtetik behin ospatzen dute ikasle ohien bazkaria Txantxiku Ikastolakoek eta aurtengorako ekintzaz betetako eguna izango dela aurreratu dute. Eguerdi partean botatako txupinarekin hasiko dute eguna. Ondoren herriko kaleetan zehar triki-jolas-poteoa egingo dute herriko kaleetan zehar eta 14:30etarako jarri dute bazkarirako zita. Bazkarirako tiketak salgai daude ikastolako idazkaritzan, Bizipoz eta Izarraitz tabernetan 20€-tan apirilaren 24ra bitartean. Bazkalondorena girotzeko ekintzak ere izanfgo dituzte. 50 urteak merezi bezala ospatuko dituzte beraz.

BIDEO LEHIAKETA MARTXAN

Bazkariarekin batera, bideo lehiaketa ere abian jarri dute antolatzaileek. Ikastolarekin lotura duen pasarte, bitxikeri edo istorio labur bat bideoan jaso eta ikastolara bidali behar da. Bideoa aspaldiko gelakideekin batera, bakarrik, kuadrilan... eta nahi den gailuarekin (telefonoarekin edo bideo-kamararekin) grabatu daiteke. Apirilaren 23ra arte bidali daitezke bideoak. Informazio gehiago HEMEN.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa