GURE PROIEKTU PEDAGOGIKOAREN AURKEZPENA

Urtero legez, Txantxiku Ikastolak bere eredu pedagogikoaren aurkezpena egingo du interesa duen familia ororentzat. Horrela bada, Txantxiku Ikastola gertutik ezagutzeko aukera eman, informazioa zabaldu eta zalantzak zuzenean argitzeko parada eskaini nahi dizuegu herriko familiei. Aurkezpenak hitzaldi formatua izango du. Haur Hezkuntzako proiektuaren eta dinamikaren berri bereziki emango den arren, Ikastola ereduaren, zerbitzuen eskaintza eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzaren inguruko azalpenei ere tartea eskainiko diegu. Eta 0-18 proiektu pedagogikoaren kohesioaren eta koherentziaren inguruan ere jardungo gara.

 

 

Interesa duzuen familia guztiei, beraz, urtarrilaren 25ean arratsaldeko 18:00etan Txantxiku Ikastolara gerturatu eta Haur Hezkuntzako gunean izango den aurkezpenera etortzeko gonbidapena helarazten dizuegu. Bertan ikusiko zaituztegulakoan jaso gure agurrik beroena.

 

 

OHARRA: Bilerak irauten duen bitartean zaintza zerbitzua egongo da 0-8 urte bitarteko haurrentzat.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak