KONFIANTZAREN PEDAGOGIA. IXUTU PROIEKTUA

Hezkuntza komunitate osoaren elkarlanari esker IXUTU proiektua abian jartzeko egin beharreko obra bukatu dugu Txantxiku ikastolan. Konfiantzaren Pedagogian oinarritzen den proiektu hau behar bezala garatzeko, guraso eta hezitzaileek ideia eta filosofia partekatu behar dute eta horretarako,  iaz lehenengo aldiz,  gurasoen mintegiak antolatu genituen. Ikasturte honetan ere, alde batetik haur esperoan dauden gurasoentzat eta 0 eta 1 urteko haurren gurasoentzat mintegiak antolatuko ditugu. Azken hauen dinamizatzaileak ikastolako arduradun pedagogikoak izango dira dira. Bestalde, 2 eta 3 urteko haurren gurasoentzat ere mintegiak antolatuko ditugu eta  hauek Rafael Cristobal doktoreak gidatuko ditu.

Rafael Cristobal Doktorea aski ezaguna da gure artean, Arizmendi ikastolarekin bat, Konfiantzaren Pedagogiaren sortzailea izan zen eta pedagogia eredu honen zabalkundean dihardu azken urteotan.

LOTURA HONETAN mintegiek izango dituzten datak eta gaiak azaltzen dira. Ikastaroan izena eman nahi duenak txantxiku@ikastola.eus helbidera idatzi edo 943 781204 telefono zenbakira deituz egin dezake. Ikastaroak 15€ko kostua izango du familiako eta saioko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak