TXIKITXOEN JARDUNALDIAK TXANTXIKU IKASTOLAN

Bihar urtarrilaren 13a, eguaztena, arratsaldeko 18:00etan "UMEAREKIN DENBORA: KANTITATEA ALA KALITATEA?" hitzaldia eskainiko du NEREA MENDIZABALEK Txantxiku Ikastolan.

Bihar emango diegu hasiera Txantxiku Ikastolan antolatzen ditugun Txikitxoen Jardunaldiei. Gure ikastola zuen etxeetara pixka bat gerturatzeko asmoz, heldu zein haurrei zuzendutako zenbait ekitaldi izango ditugu urtarrilean zehar. Eta hasiera ezin hobea emateko, bihar urtarrilaren 13a, eguaztena, NEREA MENDIZABALA psikopedagoga, haur masajean hezitzailea eta komunikazioan aditua gure ikastolan izango da. Hauxe izango da eskainiko digun hitzaldia: UMEAREKIN DENBORA: KANTITATEA ALA KALITATEA?

Hitzaldia guraso eta herritarrentzako irekia da, eta arratsaldeko 18:00etan izango da Txantxiku Ikastolako aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak