ZATOZ ANTZERKIAZ GOZATZERA!

Saio hauek herritarrentzako irekiak dira, beraz anima dadila interesa duen oro!

Aurtengo Ikastolaren Asteko ekitaldiak herenegun hasi genituen. Berritasunak izango dira egitarauan; izan ere,  LH 5.mailako ikasleek urtean zehar landutako ANTZERKI TAILERREKO  ikuskizunak izango baititugu.  Ikasturte honetan, Jurgi Etxeberria irakaslearen eskutik antzerki saioak izan dituzte astero eta ,orain, landutakoa taularatzeko ordua iritsi da.

Urduritasunak alde batera utzita, herenegun egin zuten lehenengo antzerki emanaldia Santa Ana aretoan. AITATEGIA izeneko antzezlana eskaini zuten A taldeko ikasleek. Baina, atzokoaz gain beste bi emanaldi berri ere izango dira: gaur, eguena, Santa Ana aretoan, arratsaldeko 18:00etan TXANGOZ TXANGO GORRITXOREKIN antzezlana bata eta 19:00etan MITOLOGIA izenburukoa bestea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak