Joan zen egubakoitzean, azaroaren 28an, egun berezia ospatu genuen.  Goizean goizetik hasita, jai giro paregabean Ziburuko Kaskarotenea Ikastolari geure babesa eta laguntza adierazteko makina bat atxintxikaldi egin genuen. Ikasle txikienetatik hasi eta batxilergoa arte harrera eta parte hartze ezin hobea jaso zuen ekimen honek. Ahaztu gabe, aipatu behar ditugu ikastolako ordutegitik kanpo antolatu ziren ekintzetan parte hartu zenuten familia, lagun  eta norbanako bakoitza ere. Eguraldia ez genuen lagun izan; baina, hala ere, jaso genuen atxikimenduak eta berotasunak egubakoitzeko KROSS SOLIDARIOA euri zaparrada guztietatik babestu zuen. Eta ez KROSSa bakarrik, ekimen honekin Kaskarotenea Ikastolarentzat dirua biltzea zen bailarako Ikastolon helburua; bete dugula ere ziur egon zaitezkete. Oñatin 2205€ bildu genituen eta bailara osoan 9300€.

MILA MILIOIKA  ESKER GUZTIOI!  ZUEKIN HEZKUNTZA EUSKALDUNA ETA IKASTOLAK SALBU DAUDE!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak