KANTU AFARIA Txantxiku Ikastolako Gurasoen Euskara Taldeak antolatuta.

Otsailaren 7an Txantxiku Ikastolako Gurasoen Euskara Taldeak antolatutako KANTU AFARIA izango da Oñatiko Larraingain elkarteko sagardotegian. Afalosteko kantuak gidatzeko ardura “Sei Pistols (eta trabuko bat)” taldeak izango du. Trikitixa, biola, gitarra, pianoa, txistua eta perkusioarekin, betiko doinu herrikoiez gain, Oskorri, Xabier Lete, Benito Lertxundi, Sorotan Bele, Zea Mays… taldeen kantez osatutako errepertorioaz gozatu ahal izango da. Kantu liburuak ere banatuko dira. Honako gonbidapena Txantxiku Ikastolako guraso, irakasle, langile eta ikasle ohiei dago zuzenduta. Beraz, lagun arteko giroan afaldu eta afalostean kantuan egiteko gogorik baduzu, hemen duzu aukera! Afarira etortzekoa bazara, bidali mezua: txantxiku@ikastola.net helbidera edo deitu 943 78 12 04 telefonora. Prezioa 15-20€. Izena emateko azken eguna otsailaren 5a izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak