HHko ERAIKINAREN INAUGURAZIO BAZKARIKO TXARTELAK SALGAI

Erabiltzailearen aurpegia San Martin Agirre Herri Eskola 2014ko abe. 17a, 10:22
Urtarrilaren 24an egingo da Haur Hezkuntzako eraikinaren inaugurazio jaia.

Goiz guztian zehar hura ezagutzeko aukera izango duzue eta zuen seme-alabek bertan egingo diren tailer desberdinetan parte-hartu ahal izango dute.

Goizean galdutako indarrak berreskuratzeko, bazkaria egingo da ordubietan. Jai giroari jarraipena emate aldera, bazkalostean musika eta dantzak egongo dira. Agorrosingo Guraso Elkarteko kideek bazkarirako txartelak salduko dituzte abenduaren 16, 17, 18 eta 22an bi eraikinetan, 16:30etik-17:00ak bitartean. Beraz, denbora izango duzue bertara gerturatu eta zuen sarrerak eskuratzeko.

Jakin badakigu gaur egunera arte egindako bidea ez dugula guk bakarrik egin. Ondorioz, urtarrilaren 24an Haur Hezkuntzako eraikinera hurbildu eta denon artean kalitatezko eskola publikoaren partaide garela ospatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak