Hartza eguna!

Hartza eguna!

Erabiltzailearen aurpegia Ostegun gizenean Hartzaren Egunarekin eman zioten hasiera aratusteei San Martin Agirre herri eskolan. Artzainaren konpainian agertu zen hartza eta ikasle zein irakasleek ongi-etorri beroa egin zieten. Batzuk beldurrez, besteak barrez, baina guztiek egin zuten hartzaren aurrean antxintxika. Aitzina Bergaran ospatzen zen ohitura hau duela 25 urte inguru berreskuratu zuen eskolak.

Ezagutu gure metodologia

Erabiltzailearen aurpegia Askeak, arduratsuak, kritikoak, eraginkorrak, zoriontsuak... izango diren ikasleak heztea dugu helburu

Matrikulazio epea zabalik!!

Erabiltzailearen aurpegia

Matrikulazio epea zabalik!!

Urtarrilaren 30etik otsailaren 10era bitartean egongo da zabalik matrikulazio epea

Gizpuzkoako Dislexiaren Elkartearen hitzaldia

Gizpuzkoako Dislexiaren Elkartearen hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia "Burmuina, hizkuntza eta dislexia" izeneko hitzaldia izango dugu gaur lehen hezkuntzako eraikineko liburutegian, arratsaldeko 18:00etan.

Gaztainerre Eguna 2016!

Erabiltzailearen aurpegia Beste urte batez, udazkenarekin bat datorren euskal ohiturari eutsi diogu

Goazen! saioko aktoreak eskolan

Erabiltzailearen aurpegia

Goazen! saioko aktoreak eskolan

ETB 1eko telesaileko bi protagonista etorri dira eskolara

San Martin Agirre herri eskola, praktika onen eredu

Erabiltzailearen aurpegia

San Martin Agirre herri eskola, praktika onen eredu

Diziplinarteko proiektuen bitartez egiten dugun lanak EAEko hainbat ikastetxeren arreta bereganatu du, eta zenbait jardunalditan gure esperientzia partekatzeko aukera izan dugu

Liburu artean murgilduta!!

Erabiltzailearen aurpegia

Liburu artean murgilduta!!

Ipuinak izan dira azken asteotako protagonistak eskolan. Izan ere, apirilaren 21ean eta 23an Liburuaren Eguna eta Liburutegien Eguna ospatu genituen, hurrenez hurren

Bergarako San Martin Agirre herri eskolak irabazi du Gazte Irekia

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Bergarako San Martin Agirre herri eskolak irabazi du Gazte Irekia

6. mailako ikasleek hartu dute parte ekimenean, eta jantokietako janariaren kalitatea eta jasangarritasuna landu dute beraien proposamenean

Oinezbusa egitasmoa jarriko dugu martxan datorren ikasturtean

Erabiltzailearen aurpegia Eskolarako joan-etorrietan mugikortasun jasangarria bultzatzea du helburu Oinezbusak

Martxoaren 8a eskolan!

Erabiltzailearen aurpegia

Martxoaren 8a eskolan!

Emakume Langilearen Nazioarteko egunaren harira, parekidetasunaren aldeko borrokari gure aletxoa jarri nahi izan genion

Etorkizuna eraikitzen elkarlanean

Erabiltzailearen aurpegia Urtarrilaren 25etik otsailaren 5era bitartean zabalduko da matrikulazio epea

EITB gure eskolan!

Erabiltzailearen aurpegia

EITB gure eskolan!

Ostegun goizean EITBren bisita izan genuen eskolan. Proiektukako metodologiaren baitan LHko 5.mailako ikasleen garatutako "Siria" proiektua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten.

Sexismorik eta indarkeriarik gabeko jostailuak

Erabiltzailearen aurpegia Eskolak hezkidetzarekin duen konpromiso sendoari jarraiki, gabonetako opariak aukeratzen laguntzeko gida bat osatu dugu

Bertsozale Elkarteak sustatutako "Gu ere bertsotan

Erabiltzailearen aurpegia

Bertsozale Elkarteak sustatutako "Gu ere bertsotan" proiektuan murgilduta daude aurten LHko 6.mailako ikasleak. Eskola orduetan bertsolaritza lantzen dihardute, eta oso gustura eta motibatuta sentitzen dira. Horren adibide dira Euskararen Egunerako egindako bertsoak. Gure YouTubeko kanalean ikus ditzakezue bideo guztiak. Gozatu!

BERGARAKO SAN MARTIN AGIRRE HERRI ESKOLA INDARKERI

BERGARAKO SAN MARTIN AGIRRE HERRI ESKOLA INDARKERI

Erabiltzailearen aurpegia BERGARAKO SAN MARTIN AGIRRE HERRI ESKOLA INDARKERIA MATXISTAREN AURKA

Gaztainerre eguna ospatu genuen azaroaren 13an esk

Erabiltzailearen aurpegia

Gaztainerre eguna ospatu genuen azaroaren 13an eskolan Danbolinaren inguruan ospatu zuten ikasle zein irakasleek antzinako euskal tradizioa. Arratsalde guztian zehar gaztainak erre eta jateaz gain, abesteko aukera ere izan zuten Haur Hezkuntzako eraikinaren patioan. 16.30etik aurrera, senideak batu ziren festara. Iraganean familia etxean elkartzen bazen ere, ohitura zaharrak berreskuratu eta hedatzeko dugun konpromisoari jarraiki, duela urte batzuk eskolan jai desberdinekin bat egiten hasi ginen; hala nola, Gaztainerre eta Hartza Eguna.

Liburutegien eguna

Erabiltzailearen aurpegia

Liburutegien eguna

Urriaren 24an, liburutegien egunaren harira, Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasleei zuzendutako lehiaketa antolatu zuen Bergarako Udal Liburutegiak

Guztion artean ingurua zaintzen

Erabiltzailearen aurpegia

Guztion artean ingurua zaintzen

Hirugarren urtez, ehunka herritarrek erreka garbitzen pasatu zuten urriaren 25eko goiza

Ikasleak Laboratorium museoan

Erabiltzailearen aurpegia

Ikasleak Laboratorium museoan

Urriaren 9an Laboratorium museoa bisitatu zuten Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek