GARUN PARALISIAREN ALDEKO ALDARRIKAPEN HUNKIGARRIA

Erabiltzailearen aurpegia Luis Ezeiza Herri Eskola 2019ko urr. 4a, 13:07
Pasa den urriaren 2an, Eskoriatzako frontoian, Luis Ezeizako Herri eskolako ikasle, irakasle zein familiek Garun Paralisiaren eguna ospatu eta Denok Eskubide Berdinak ditugula aldarrikatu genuen giro ezin hobean.
Pasa den asteazkenean, urriak 2an, arratsaldeko 14:30etan, Luis Ezeiza Herri Eskolako ikasle, familia eta irakasleak frontoian elkartu ginen Garun Paralisiaren eguna ospatu eta Denok Eskubide Berdinak ditugula aldarrikatzeko. Bertan, zuhaitz erraldoi bat irudikatu genuen. Ikasleak lurrean etzanda ahozpez jarri ziren eta "Emaiozu buelta" aurtengo lema entzutean, buelta eman eta hostoak azaldu ziren bertan eskubideak idatzirik zituztela. Haur Hezkuntzako ikasleek pankarta bat erakutsi zuten "Denok Eskubide Berdinak ditugu" jarrita zutela eta Lehen Hezkuntzako ikasle bakoitzak bere hostoan jarritako eskubidea aldarrikatu zuen. Gogoratu genuen, Garun Paralisia izan edo ez, betaurrekoak, altua izan edo ez, denok ditugula eskubide berdinak. Huheziko ikasleek lagundutako txalo zaparrada indartsu batekin eta eskolako dantza eta elkar besarkatuz amaitu genuen ekitaldi hunkarri hau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak