6.mailakoak Zaharren Egoitzan

6.mailakoak Zaharren Egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia Gaur goizean, Luis Ezeiza Herri Eskolako 6. mailako ikasleak Zaharren Egoitzara joan dira bertakoekin batera mahai jolasetan aritzeko. Primeran pasatu dute denok elkarrekin!

Haur Masaje ikastaroa

Haur Masaje ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Luis Ezeiza Herri Eskolako Haur Hezkuntzako eraikinean, hilabete batetik 6 hilabete arteko haur eta gurasoentzat zuzendutako masaje ikastaro bat antolatuko da. Zure txikiarekin batera hazkunde goxoa bideratzen duen esperientzia bizitzeko aukera egongo da martxoak 27, 29 , apirilak 3 eta 5 ean arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Interesa izanez gero deitu 943714938 telefono zenbakira.

Mobilizazioak

Mobilizazioak

Erabiltzailearen aurpegia Lan Baldintzak hobetu, Hezkuntza eraiki eta LOMCE-HEZIBERRIren aurkako kontzentrazioa egin da gaur goizean Luis Ezeiza ikastetxeko patioan. Azken urteetan jasan ditugun eta jasaten ari garen murrizketen kontra azaldu gara eta martxoak 22rarteko ostiraletan ere, kontzentrazioak egiten jarraituko dugu eskolako patioan goizeko 8:45etik 9:00etara. ELA,LAB eta STEILAS sindikatuek konbokatutako martxoak 22ko grebarekin bat egingo dugu. Honekin gobernuari eskatu nahi diogu gure lan baldintzak hobetzeko, hala nola: ordezkapenak lehen egunetik egitea, bajak bere osotasunean ordaintzea, erretiroa erraztea,hezkuntza publikoko plantilak handitzea... Eskakizun hauek komunitate osoaren hoberako direlakoan, animatu eta parte hartu mobilizazio ezberdinetan!!!

3. eta 4. mailakoak egoitzan

3. eta 4. mailakoak egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia Aste honetan, ikastetxeko 3. eta 4. mailakoak zaharren egoitzan izan dira, azken hauen ihauterietako "tablau falmenkoa" apaintzen laguntzen. Elkarlanean, bai ume zein nagusiek, paperezko lorak egiten aritu dira.

Gurasoentzako alkohol kontsumorako prebentzio tailerra

Erabiltzailearen aurpegia

Gure ikastetxeko 6.mailako ikasleek, urtarrila eta otsaila bitartean alkohol kontsumoaren prebentziorako tailer batean parte hartu dute. Hainbat saio burutu dituzte. Tailerra amaitzeko, otsailaren 16an, arratsaldeko 18:00etan gurasoentzako ordu eta erdiko saio bat egongo da alkohol kontsumoaren prebentzioaren inguruan. Tailer hau gure ikastetxeko 6.mailakoen gelan burutuko da.

ETBkoak eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Pasa den ostiralean, ETBko "El Foco" saiokoak gure eskolan egon ziren Tximeleta-Aspace gelakoen inklusioaren praktikaren harira erreportaia bat grabatzen. Bertan, gure ikaskideen egunerokotasuna eta elkarlana nolakoa den grabatu zuten . ETBko "El Foco" saioa Teleberri eta Gaur Egun albistegien ostean ematen duten erreportai saioa da bai eguerdi baita iluntzean ere. Aste honen amaieran edo datorren astean emitituko dutela suposatzen da. Adi beraz!!!!

6. mailakoak Lekarozen

Erabiltzailearen aurpegia Gure ikastetxeko 6. mailako ikasleak Lekarozen daude ingeleseko barnetegian "Play&Say" hizkuntzen murgiltze planaren barruan. Aste beteko egonaldia da. Bertan, 24 orduz, ingeleraz bizitzeko aukera izango dute ikasleek.