Emakume erreferenteen bisita

Erabiltzailearen aurpegia Luis Ezeiza Herri Eskola 2019ko api. 8a, 13:02
Pasa den astean Olatz Pagaldairen bisita izan genuen Eskoriatzako Luis Ezeiza Herri Eskolan. 5. eta 6.mailakoek Eskoriatzako aktorearekin egoteko aukera izan zuten eta galderak egiteko aprobetxatu zuten.
Martxoaren 28an 5.eta 6.mailako ikasleek Olatz Pagaldai aktore eskoriatzarrarekin solasaldia izateko aukera izan zuten Luis Ezeiza herri eskolako aretoan. Bere bizipenen inguruan hitz egin zuten, aktore moduan egindako lanen inguruan... eta ikasleek galderak egiteko parada ere izan zuten.
Honez gain, apirilaren 2an, eskolako ikasle ohi den Argitxu Zubillagaren bisita izan zuten 3.eta 4.mailakoek. Argitxuk Espainiako Kenpo txapelketan 3.postua irabazi zuen. Eta kirolaren munduarekin jarraituz, hurrengo egunean, Naiara Bereciartuak (eskolako irakasleak) Euskal Selekzioan nesken futbol taldean izandako esperientzia kontatu zien ikasleei.
1. eta 2.mailakoek Aitziber Gorosabelen bisita izan zuten, eskolako ama ohia eta emakume baserritarra. Aitziberrek, gazta nola egiten den erakutsi zien ikasleei eta praktikan ere jarri zuten, gazta ederra egin baitzuten!!
Mila esker lauroi zuen esperientziak gurekin konpartitzeagatik!!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak