Loramendi Elkarteak Ludotekako ordezkapenetarako hezitzailea behar du

Erabiltzailearen aurpegia Loramendi Elkartea 2024ko api. 11a, 17:47

Hezitzaile bezala egingo luke lan, ostegunetan eta beharraren arabera beste egun batzuetan ere. 4 orduko lan jarduna izango litzateke, apirilaren 18an hasteko.

Eskaintzen da:

  • Ludotekako proiektuan hezitzaile lanak
  • Ostegunetan (beharren arabera beste egun batzuetan izan daiteke)
  • Egunean 4 orduko lanaldia
  • Apirilaren 18an hasteko

Eskatzen da:

  • Euskalduna izatea
  • Bigarren mailako Lanbide Heziketa, gradua edo diplomatura-lizentziatura titulua izatea

Baloratuko da:

  • Aretxabaletarra izatea eta bertako euskalkia menperatzea
  • Hezkuntzarekin lotutako ikasketak izatea
  • Haurrekin aisialdian esperientzia izatea
  • Dinamikoa eta egoera desberdinei aurre egiten jakitea

 

Interesatuok bidali curriculuma apirilaren 12a baino lehen euskara@loramendielkartea.eus helbidera edo gure bulegora gerturatu (Durana 11, Aretxabaleta)

Gure ordutegia:

Astelehena: 10:00-13:00/15:30-19:30
Asteartea: 10:00-13:00/14:00-16:00
Asteazkena: 10:00-13:00/14:00-16:00
Osteguna: 10:00-13:00/15:30-19:30
Ostirala: 10:00-13:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak