Udaleku irekietarako begirale taldea osatzen gabiltza

Erabiltzailearen aurpegia

Uztailaren 3tik 21era bitartean egingo ditugun udalekuetarako begirale taldea osatzen gabiltza.

Karnabaletan udaletxe zaharra apainduta!

Erabiltzailearen aurpegia

Karnabaletan udaletxe zaharra apainduta!

Udalaren deialdiari kasu eginez aurten Loramendi elkarteko leiho eta balkoiak apaindu ditugu! Horretarako joan den astean, Ludotekako, Hizkuntz errefortzuetako haurrak eta Auzoko egitasmoko partaideak elkarrekin, festa bat antolatu genuen!

Vivir en euskera

Erabiltzailearen aurpegia

Con motivo del día del euskera que venimos celebrando año tras año, la asociación cultural Loramendi de Aretxabaleta quiere aprovechar estas líneas que nos brinda Goiena, rotativo de la comarca, fundamentalmente para expresar nuestro compromiso de trabajar en pos de la lengua vasca.

'Argazkizkiak' IV, Loramendiko helduen literatura lehiaketa abian da

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

'Argazkizkiak' IV, Loramendiko helduen literatura lehiaketa abian da

Argazkizkiak lehiaketa deitu du laugarrenez Loramendi elkarteak. Argazki bat eta testua aurkeztu behar dira eta lotura izan behar dute, biek batera lan bat osatuko dutelako. Testua edozein generotakoa izan liteke (bertsoa, poesia, ipuina...) eta gaia izango da desioa. Lanok abenduaren 10erako aurkeztu behar dira Loramendin.

 

'Bizi baratzea' liburua aurkeztuko du Jakoba Errekondok, eguenean

Erabiltzailearen aurpegia

Loramendiko Kultura taldeak antolatuta Jakoba Errekondo hizlariak idatzitako Bizi baratzea, garaian garaikoa garaiz liburuaren aurkezpena izango da udaletxe zaharrean. Hitzaldia azaroaren 19an da, eguena, 18:30ean.

Euskalkia ahoz eta idatziz lantzeko ikastaroa egingo dugu Loramendi elkartean

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Euskalkia ahoz eta idatziz lantzeko ikastaroa eta film laburren tailerra antolatu ditugu Loramendi euskara elkarteko Kultura Taldeak. Azaroa eta abendua bitartean izango dira biak.

Algara ludotekak ate irekiak egingo ditu ostiralea

Erabiltzailearen aurpegia Algara ludotekak ate irekiak egingo ditu ostiralean Proiektu berria martxan jarri genuenean esan bezala, hilabeteko azken ostiralero ate irekiak izango dira ludotekan. Gure asmoa hilabetean behin herriko haur guztiei ateak zabaltzea da. Beraz, 3 eta 12 urteko haur guztiak gurekin jolastera animatzen ditugu. Gurasoak ere gonbidatuta zaudete, noski!

Euskararen eguneko bazkariko tikeak salgai daude L

Erabiltzailearen aurpegia Euskararen eguneko bazkariko tikeak salgai daude Loramendin eta Taberna Barrin. Lagun eta kudrilen joko jolasetarako izena ere eman daiteke Loramendin. Animatu!

Lagun eta kuadrilenun arteko joko jolasak prestat

Erabiltzailearen aurpegia

Lagun eta kuadrilenun arteko joko jolasak prestatu ditugu euskararen egunerako. 5 laguneko taldeak egin eta eman izena Loramendin. Ea nortzuk diren elementu hauei irabazteko gai. Animatu!!!

Herritar ugari batu ginen atzo Kontseiluak deituta

Herritar ugari batu ginen atzo Kontseiluak deituta

Erabiltzailearen aurpegia Herritar ugari batu ginen atzo Kontseiluak deitutako elkarretaratzean Estatuen eskuhartzea gelditu. Euskaraz bizi nahi dut izan ziren elkarretaratzearen leloa. Aretxabaletan erakutsi genuen euskaraz bizi nahi dugula.

Herritar ugari batu ginen atzo Kontseiluak deituta

Herritar ugari batu ginen atzo Kontseiluak deituta

Erabiltzailearen aurpegia Herritar ugari batu ginen atzo Kontseiluak deitutako elkarretaratzean Estatuen eskuhartzea gelditu. Euskaraz bizi nahi dut izan ziren elkarretaratzearen leloa. Aretxabaletan erakutsi genuen euskaraz bizi nahi dugula.

Bihar, ostirala, ate irekiak egingo ditugu Algara

Erabiltzailearen aurpegia Bihar, ostirala, ate irekiak egingo ditugu Algara Ludotekan Proiektu berriaren aurkezpenean esan genuen bezala, hilabetean behin ate irekiak antolatuko ditugu ludotekan. Horrek esan nahi du, 18:00etatik 19:30etara bazkide ez diren haurrak ere gonbidatuta daudela ludotekara etortzera. Hilabteko azken ostiraletan izango dira ate irekiak, baina aste santuak direla eta apirilean aurreratu egin dugu. ANIMATU DENOK!

Gazte taldearen aurkezpen bilera

2014/04/10 18:00

uDALETXE ZAHARRA Aretxabaleta

Gazte taldearen aurkezpen bilera

2014/04/10 18:00

uDALETXE ZAHARRA Aretxabaleta

Gazte taldearen aurkezpen bilera egingo dugu hurre

Erabiltzailearen aurpegia

Gazte taldearen aurkezpen bilera egingo dugu hurrengo ostegunean Loramendi elkartean gazte talde bat sortzeko asmotan ari gara. Talde hau DBH 3. mailatik 2. batxilerko gazteentzako dago zuzenduta. Taldearen helburua euskaraen aldeko ekimenak antolatzeko gazte euskaltzaleen bilgune bat sortzea izango da. Gazteak zirikatzeko bideo bat egin genuen eta eskoletatik ere pasatu ginen gonbidapenak banatzera. Orain udaletxe zaharra gazte euskaltzalez betetzea da hurrengo pausua. ANIMO BA!

Algara ludotekako aurkezpena

Algara ludotekako aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Asteazkenean elkartu ginen ludotekan.

Ludoteka proiektu berriaren aurkezpena

2014/03/24 18:30

Aretxabaletako Algara Ludoteka Aretxabaleta

Bihar, martxoak 26, arratsaldeko 18:30ean, Algara Ludotekan. Proiektu berriaren ildo nagusiak eta ekarriko dituen aldaketak azalduko ditugu bertan.

Ipuin kontalariak

2014/03/18 18:00

Udaletxe zaharra Aretxabaleta

Ipuin kontaketa tailerreko kideak antolatu dute saio hau. Arratsaldeko 18:00etatik 18:30etara 3 urtetik 6 urtera bitartekoak. Arratsaldeko 18:30etatik 19:00etara, 6 urtetik aurrerakoak.

Aretxabaletan gaztekeixatan hasi dira batzuk. Ikus

Erabiltzailearen aurpegia

Aretxabaletan gaztekeixatan hasi dira batzuk. Ikusi bestela!

Hasi da ipuinak kontatzeko tailerra

Hasi da ipuinak kontatzeko tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Gaur hasi da ipuinak kontatzeko tailerra udaletxe zaharrean. Gustura aritu dira 13 lagun Vanessa Gonzalezen gidaritzapean. Adin guztietakoak eman dute izena, gainera. Hori bai, denak emakumezkoak. Gaurko saioan 0 eta 3 urteko haurren ipuinetan zentratu dira. Hurrengo asteartean jarraituko dute ipuinak kontatzen.