Ekolioren fakturazioaren %10a Kilometroentzat

Erabiltzailearen aurpegia Kilometroak 2017 Oñati 2017ko urr. 26a, 12:43

Pasa​ ​den​ ​astean​ ​irudikatu​ ​zuten​ ​Ekolioko​ ​ordezkari​ ​Haimar​ ​Arozenak​ ​ ​eta Txantxiku​ ​Ikastolako​ ​zuzendari​ ​Zigor​ ​Ibarzabalek​ ​bi​ ​erakundeen​ ​arteko elkarlanaren​ ​emaitza.​ ​Urtarrilean​ ​bi​ ​eragileek​ ​sinatutako​ ​akordioari​ ​esker, Ekoliok​ ​2017ko​ ​ekitaldian​ ​(urtarriletik​ ​Kilometroak​ ​jaia​ ​bitartean)​ ​bildutako olioaren​ ​salmenten​ ​%10a,​ ​Kilometroak​ ​2017​ ​jaiaren​ ​helburu ekonomikoetara​ ​bideratu​ ​du.

Ekolio, biodiesela egiteko ostalaritzako sukaldeko landare olioa doan jasotzen duen proiektu "ekosoziokulturala" da eta hondakin-kudeatzaile bezala lan egiten duen Zarauzko enpresa gaztea da. Arozenak ekitaldian aipatu bezala “herritik jasotzen duguna herrira bueltatzea da gure filosofía” eta Oñatin egindako ekitaldian, orain arte jasotakoa bueltatzea irudikatu nahi izan zuten. 

Ibarzabalek bere aldetik, ikastolako komunitatearen izenean esker hitzak izan zituen Ekoliorentzat. “Txantxiku Ikastolakoontzat plazerra izan da Ekolioko lagunekin elkarlanean jardutea. Oñatik birziklapenarekin eta jasangarritasunarekin duen konpromisoa indartu egin dugu ekimen honekin eta harro gaude lortutako emaitzaz”.

Haimar Arozenak, olioa eman duten Gipuzkoako ostalaritzako enpresei eskerrak eman zien, eta bide beretik jarraitzera animatu zituen. Era berean, deialdia Gipuzkoako ikastola guztietara ere zabaldu nahi izan zuen “datorren urtean Urretxu-Zumarragan burutuko den jaiari laguntza emateko Ikastola guztietan ikasleen olio-erabilia jasotzeko Ekolioren edukiontzi laranjak jartzera animatu nahi ditugu”. Ibarzabalek bere aldetik, Txantxiku Ikastolan ekimen honi jarraipena emango zaiola adierazi zuen eta “erraza, erosoa, jasangarria eta solidarioa” den ekimen honetara batzera animatu zituen oñatiarrak. 

Tantaz tanta euskara eta ingurumenaren alde!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak