Oihan Vegak bakarrizketa eskainiko du bihar Kilometroak 2017ren alde

Erabiltzailearen aurpegia

Oihan Vegak bakarrizketa eskainiko du bihar Kilometroak 2017ren alde

"Zergatik praktikatzen dugu sexua gazteleraz?" izenburua duen bakarrizketa eskainiko du Santa Ana aretoan 20:00etan.

KILOMETROAKBIDEA WORLD COFFE

2017/03/25 9:00

Oñatiko Gaztelekua | Oñati

Etorkizuneko Kilometroak jaiak izan beharko lukeen jai eredu berriaren inguruko hausnarketa prozesua.

Blai Blai prozesuaren hasiera gaur

Erabiltzailearen aurpegia

Blai Blai prozesuaren hasiera gaur

Helburua da irailaren 24an, Kilometroen egunean, umeek eurek proposatutako gune bat egotea.

BLAI-BLAI prozesuaren aurkezpena

2017/03/20 18:30

Oñatiko kultura etxea | Oñati

Airez taldeak gidatutako BLAI BLAI prozesuaren bitartez, iazko Kilometroak jaian haurren artean erabaki zuten haurrentzako eremua nolakoa izan behar zuen. Esperientzia arrakastatsu horren nondik norakoak azalduko dizkigute Airez-eko taldekideek hitzaldi honetan.

Luix Mari Zulaika: “Mendizaletasuna kirola baino askoz gehiago da”

Erabiltzailearen aurpegia

Luix Mari Zulaika: “Mendizaletasuna kirola baino askoz gehiago da”

Zergatik joaten da gero eta ikasle gutxiago mendi irteeretara? Zer egin dezakegu joera honi buelta emateko? Bi galdera hauek izan zituen ardatz Luix Mari Zulaika EHUko irakasleak emandako hitzaldiak.

AISIALDIA eta MENDIZALETASUNA

2017/03/15 18:30

Oñatiko kultura etxea | Oñati

EHU-ko irakasle den Luis Mari Zulaikak Mendi Federazioarekin batera kaleratutako mendizaletasunaren inguruko azterketa aitzakitzat hartuta, gaur egun mendiaz egiten dugun erabilpen ludikoa izango da hizketagai nagusia.

"Kilometroak 40 urte" ERAKUSKETA

2017/03/13

Oñatiko kultura etxea | Oñati

Gipuzkoako ikastolen jaiak 40 urte bete ditu. Urte guzti hauetako jaien inguruko materiala bildu du Ikastolen Elkarteak eta ikusgai egongo da Oñatin.

BERDINTXIKETAN LASTERKETA OSTIRALEAN

Erabiltzailearen aurpegia

BERDINTXIKETAN LASTERKETA OSTIRALEAN

Zazpigarrenez ospatuko da ostiralean BERDINTXIKETAN herri lasterketa mistoa. Aurtengoan Enpresagintzak eta Kilometroak bat egin dute antolakuntzan eta txiki eta gaztetxoek parte hartzeko aukera izango dute.

BERDINTXIKETAN LASTERKETA OSTIRALEAN

Erabiltzailearen aurpegia

BERDINTXIKETAN LASTERKETA OSTIRALEAN

Zazpigarrenez ospatuko da ostiralean BERDINTXIKETAN herri lasterketa mistoa. Aurtengoan Enpresagintzak eta Kilometroak bat egin dute antolakuntzan eta txiki eta gaztetxoek parte hartzeko aukera izango dute.

Berdintxiketan herri lasterketa mistoa. 16 URTETIK GORAKOAK

2017/03/10 18:30

MUko enpresagintza fakultatea | Oñati

5 kilometrotako zirkuitua osatuz, gizon-emakumeen arteko berdintasuna bultzatzea helburu duen lasterketa herrikoia. Informazio gehiago: https://sites.google.com/a/mondragon.edu/berdintxiketan/ibilbidea

BERDINTXIKETAN herri lasterketa mistoa. HAUR eta GAZTEAK

2017/03/09 17:00

Oñati | Oñati

5 urtetik DBH 4.mailara bitarteko haur eta gaztetxoek parte hartu ahal izango dute. Izen-emateak 16:30etatik aurrera kontzejupeian. Lasterketa 17:00etan hasiko da. IBILBIDEAK: 5 urte, LH 1. eta LH 2. mailako ikasleak: Udaletxeari buelta 1 LH 3. eta 4. mailako ikasleak: Udaletxeari 3 buelta LH 5. eta 6. mailako ikasleak: Udaletxeari 5 buelta DBH-ko ikasleak: Plazatik Kirrineko kantoiraino 2 buelta.

Kultur egitarau zabala aisialdia eta auzolanaren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia

Kultur egitarau zabala aisialdia eta auzolanaren inguruan

BAGATOZ LEKAIXOKA! izenburua du martxorako antolatu dugun kultur egitarau zabalak. Aurtengo Kilometroetako leloaren atzean auzolanaren kontzeptua dago eta hori abiapuntutzat hartuta, gaur egun auzolana eta aisialdia uztartzeko modu desberdinak izango dira hizpide hilabete osoan zehar.

AUZOLANA eta ADMINISTRAZIOA.

2017/03/01 18:30

Oñatiko udaletxea | Oñati

LEKAIXOKA! da aurtengo Kilometroetarako aukeratutako leloa eta honen atzetik auzolanaren indarra eta garrantzia azpimarratu nahi dugu. Baina, auzolanaz aritzean, sarri iraganera begiratzen dugu. Gaur egun, ordea, zein garrantzi du auzolanak? Nola bizi dugu? Administrazioek zein elkarte eta mugimendu sozialek, auzolanari egiten dizkieten ekarpenaz arituko gara mahai-inguru honetan. Gonbidatuak: Mikel Biain, Oñatiko alkatea, eta Udalbiltzako ordezkariak. Moderatzailea: Miren Urkiola.

Inauterietan ere LEKAIXOKA! arituko gara

Erabiltzailearen aurpegia

Inauterietan ere LEKAIXOKA! arituko gara

Oñatiko Inauteriekin bat egingo du Kilometroak eta jaia alaitzeko ekintza desberdinak antolatu ditugu zapatarurako.

Handia izan da Kilometroak Txikia

Erabiltzailearen aurpegia

Handia izan da Kilometroak Txikia

Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, goiz bikaina izan zen atzokoa, auzolanak eta auzopozak bat egin zuten beste behin.

Guztia prest biharko KILOMETROAK TXIKIrako

Erabiltzailearen aurpegia Duela hiru hilabete eman genion hasiera aurtengo Kilometroak jaiari. Biharko KILOMETROAK TXIKIA bigarren hitzordu garrantzitsuena izango da. Poliki-poliki batzorde desberdinak martxan jartzen ari dira eta asko iraileko egun handira begira daude jadanik.

KILOMETROAK TXIKIRAKO ZAPIAK SALGAI

Erabiltzailearen aurpegia

KILOMETROAK TXIKIRAKO ZAPIAK SALGAI

Igandean ospatuko dugu Oñatin Kilometroak Txikia eta eguna girotzeko zapiak aste honetan salgai izango dira.

#lekaitxoka ARGAZKI LEHIAKETAK BADU IRABAZLEA

Erabiltzailearen aurpegia

#lekaitxoka ARGAZKI LEHIAKETAK BADU IRABAZLEA

Gabon aurretik abiatu genuen #lekaitxoka argazki lehiaketa. Aurtengo Kilometroak jaiaren LEKAIXOKA! leloa eta txokolatea uztartu dituen lehiaketa honetan hilabete luzez argazkiak jaso eta jaso ibili gara. Mendian, lagunartean, etxeko giro goxoan... Askotariko irudiak jaso ditugu eta gure epaimahaiak lan zaila izan du irudi bat aukeratzeko.

#lekaitxoka selfie lehiaketa abian da

Erabiltzailearen aurpegia

#lekaitxoka selfie lehiaketa abian da

Oñati eta txokolatearen arteko harremana aspaldikoa da eta hurrengo urteko Kilometroak ere harreman horren parte izan nahi du. Horregatik, LEKAIXOKA! txokolate tabletak eskuragarri daude bi zapore desberdinetan: beltza eta esneduna.