Abestiaren eta bideo kliparen aurkezpenerako sarrerak salgai

Erabiltzailearen aurpegia Kilometroak 2017 Oñati 2017ko api. 5a, 14:44

Aurtengo Kilometroak egunerako sortutako kantua eta bideoklipa apirilaren 28an aurkeztuko dira, Zubikoa kiroldegian egingo den aurkezpen ekitaldian. 21:30ean hasiko da hori eta dagoeneko eskuragarri daude sarrerak, Txantxiku Ikastolan eta Txokolateixan, 8 euroren truke.

Antolatzaileek adierazi dute, "musika ardatz hartuta, jaialdi berezia pretsatzen ari" direla. Kilometroak 2017k badu abestia. Egun hauetan nahasketa egiten ari dira teknikariak eta bideokliparen grabaketa ere egunotan egingo da. Kantua eta bideoklipa izango dira aurtengo Kilometroak jaia Oñatin izango dela Lekaixoka! Euskal Herri osoan iragartzeko erabiliko ditugunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak