goiena.eus

#lekaitxoka ARGAZKI LEHIAKETAK BADU IRABAZLEA

Erabiltzailearen aurpegia
Gabon aurretik abiatu genuen #lekaitxoka argazki lehiaketa. Aurtengo Kilometroak jaiaren LEKAIXOKA! leloa eta txokolatea uztartu dituen lehiaketa honetan hilabete luzez argazkiak jaso eta jaso ibili gara. Mendian, lagunartean, etxeko giro goxoan... Askotariko irudiak jaso ditugu eta gure epaimahaiak lan zaila izan du irudi bat aukeratzeko.

Metroz metro Kilometroak auzolanean egiten ari garela kontutan hartuta, eta epaimahaikideek azken erabakia hartzeko zituzten zailtasunak zituztelako ikusita, lehiaketako irabazlea auzolanean aukeratzeko aukera zabaldu genuen. Horrela bada, epaimahaiak hiru argazki aukeratu zituen eta Kilometroetako sare ofizialen bitartez hiru horiei botoa emateko aukera zabaldu zen pasa den astean.

Txantxiku Ikastolako DBH 3B gelakoek bidalitako ELKARREKIN LEKAITXOKA izeneko argazkiak jaso zituen aldeko boto gehien eta beraiek izan dira Txokolateixako saskia eskuratu dutenak.

ESKERRIK ASKO argazkiak bidali dituzuen guztiei eta zorionak aukeratuak izan zaretenoi!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa