Igandean, urriaren 2an, Bergaran ospatuko den Kilometroak 2016 jaia dela-eta, Lurraldebusek eta PESAk joan-etorrien beharretara egokitu dute busen zerbitzu-eskaintza. Hala, indartu egin dute Bergarara joan-etorriak egiteko zerbitzua, busak maizago ibiliko direlarik.
Debagoieneko DG03, DG04 eta DG05 lineetako zerbitzuak lanegunetako ordutegiarekin ibiliko dira. DG08 Oñati-Eibar lineak ordubetez behin egingo ditu bidaldiak. Gainera, DG07 Donostia-Arrasate lineak ordubetez behingo maiztasuna izango du. DG01 Bilbo-Bergara lineako autobusek errefortzuak izango dituzte igandeetako bidaldietan.
Horrez gain, zerbitzuak antolatuko dira Eibartik Bergarara, Euskotrenen bidez Eibarrerantz doazen bidaiariak eroateko. Tratamendu bera izango du Zumarraga-Bergara lineak, RENFEren bidez doazen bidaiariak hartzeko.
Bergaran geldialdi bakarra egingo da Ibargarain (autobus-geltokia).
Igandean, Donostiatik, Zarauztik, Bilbotik edo Gasteiztik Bergararaino joan behar dutenei gomendatzen zaie bidaia-txartelak aldez aurretik erostea txarteldegietan, salmenta-makina automatikoetan edo bidaia-txartelak Internet bidez erosteko plataforman (www.pesa.net).
Informazio gehiago
Kontsultatu ordutegiak HEMEN. Tickerra eta txarteldegietako pantailak: Bergara. Urriaren 2a. Kilometroak 2016. Zerbitzu bereziak. Kontsultatu albistea edo deitu 900121400 telefonora.
Autobus lineak
- DG01: Bilbo-Bergara.
- DG03: Eskoriatza-Aretxabaleta-Arrasate-Oñati-Legazpi-Zumarraga-Antzuola-Bergara-Arrasate-Aretxabaleta-Eskoriatza zirkularra.
- DG04: Eskoriatza-Aretxabaleta-Arrasate-Bergara-Antzuola-Zumarraga-Legazpi-Oñati-Arrasate-Aretxabaleta-Eskoriatza zirkularra.
- DG05: Gasteiz-Arrasate-Eibar.
- DG07: Donostia-Arrasate.
- DG08: Oñati-Eibar.