Kilometroak 2016: Jaiaren gaineko saio berezia

 Bergara SAIO BEREZIAK

Kilometroak 2016 jai egunek, urriaren 2an, Bergaran emandakoa erreportaje luzean.

Aurreikuspenak beteta, "demasekoa izan da Bergarako Kilometroak jai eguna"

 Bergara  Debagoiena GAURKOAK

Dagoeneko amaitu da Kilometroak jaia Bergaran eta hori da antolatzaileek, Bergarako Aranzadi Ikastolako ordezkariek, egunaren gainean egin duten balorazioa. "Bergarako Kilometroak Demasa izan da", esan dute eta oro har, helburuak "bete" egin direla. Hurbildutako guztie "eskerrak" ere eman nahi izan dizkiete.

Herria garbi, Kilometroak jaiaren biharamunean

 Bergara GAURKOAK

Bergarako kaleak eta Kilometroak ibilbideko guneak garbitzen aritu dira gaur Aranzadi Ikastolako ikasle eta irakasleak. Eta desmuntatze lanak boluntarioak, gurasoak batik bat, eta Udal langileak. Oro har, txukun dago herria, atzoko garbiketa lanengatik.

Gure Zozketako zenbaki saritua: 1.548

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Gure Zozketako zenbaki saritua (60.000) euro: 1.548; ordezkoa: 18.890. Harremanetarako: Aranzadi Ikastola (943 76 90 71). Saria hilabeteko epean jaso behar da. Zenbaki saritua epe horretan azaltzen ez bada, ordezkoak beste hilabeteko epea du saria jasotzeko.

Oiartzungo Haurtzaro ikastolak irabazi du erronka

 Bergara  Debagoiena

Oiartzungo Haurtzaro ikastolak irabazi du erronka

2.000 euroko saria eskuratu dute Kilometroak jaiaren barruan jokatutako erronkan. Tolosako Laskorain ikastolari irabazi dio finalean. Hirugarren Ordiziako Jakintza ikastola izan da.

Batzuk Doctor Deseo entzuten, beste batzuk skate-a praktikatzen

 Bergara  Debagoiena

Batzuk Doctor Deseo entzuten, beste batzuk skate-a praktikatzen

Eguerdi partean izan dira herri bazkaria, Doctor Deseoren emanaldia eta skate-a probatzeko jarduera. Lehena, Azoka gunean, bosgarren gunean izan da; bilbotarren kontzertua eta skate-a, berriz, laugarrenean, Matxiategin.

Berehala hartu diote gustua umeek Haurren basoari

 Bergara  Debagoiena

Berehala hartu diote gustua umeek Haurren basoari

Bigarren gunean, Espoloia eta Arrizuriaga parkearen artean Haurren basoa jarri dute aurten, lehenegoz. Umeei propio eskainitako gunea da, Kilometroak jaia haurrenagoa izan dadin egindako proposamen berria.

Emon taldeak dantzan jarri ditu Labegaraietan batutakoak

 Bergara  Debagoiena

Hirugarren gunean, Labegaraietan egin du emanaldia Emon taldeak. Kilometroetako kantuaren egileak dira eta zuzenean jo dutenean zoratzen jarri dira han batutako gazteak. Segidan egin dute erakustaldia FunBox factoryko kideek; trialsinean maisuak direla argi laga dute.

Herritarrak gustura Kilometroak jaian

 Bergara

Bergarako bertakoak zein lurraldeko beste herri batzuetatik etorritakoak gustura, jaiaz gozatuz, lehen ordutik.

Aranzadikoek Txantxiku ikastolakoei pasa diete lekukoa

 Bergara  Debagoiena  Oñati

Aranzadikoek Txantxiku ikastolakoei pasa diete lekukoa

Datorren urtean San Migel jaiak hasi aurretik Kilometroak jaia izango dute txantxikuarrek. Hori horrela, gaur eguerdian jaso dute lekukoa bergararren eskutik. Berrikuntza izango da, gainera: Kilometroak eguna astebete aurreratuko da Oñatiko San Migelekin bat ez egiteko eta irailaren 24an egingo da Kilometroak 2017 festa.