BADATOR GOIAZ! DEBAGOIENEKO LANBIDE HEZIKETAREN AZ

Erabiltzailearen aurpegia

BADATOR GOIAZ! DEBAGOIENEKO LANBIDE HEZIKETAREN AZOKA! APIRILAK 26 ETA 27AN KULTURATEN (ARRASATEN). Bideo honetan, Lanbide Heziketa nola antolatuta dagoen azalduko dizugu, 6 arrazoi emango dizkizugu Lanbide Heziketa aukeratzeko eta GOIAZ! Azoka zer den azalduko dizugu. Bertan ikusiko dugu elkar!

“Zein da nire seme-alabentzat bide profesional onena?” Seme-alaben aukeraketa, gurasoentzako erronka.

2016/03/13 18:30

Kulturate | Arrasate

Seme-alabak ikasketen erabakitze sasoian dituzten gurasoei zuzendutako solasaldia (15-19 urte bitartean): Virginia Espin psikologa-terapeutak (NORGARA) argibide batzuk emango ditu, eta ondoren gurasoek beraien kezkak azaleratu eta konpartitzeko tartea ere izango da. Orientatzaileak eta lanbide heziketako irakasleak ere bertan egongo dira, guztion artean erantzunak aurkitzeko. Ondoren Clownclusiones saioa Oihulari Clown antzerki taldearen eskutik. Bukatzeko luntxa eskainiko da. Ekimen hau GOIAZ!2016 Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka- ren baitan kokatzen da

Martxan da hirugarrenez, GOIAZ! Foroak antolatutak

Martxan da hirugarrenez, GOIAZ! Foroak antolatutak

Erabiltzailearen aurpegia Bideo Curriculum Lehiaketa martxan da hirugarrenez, GOIAZ! Foroak antolatuta. Lanak aurkezteko epea: 2016ko otsailak 22, astelehena (14:00ak) Informazio guztia: http://bit.ly/170wKRl

"Reconocimiento de la Competencia profesional adquirida por experiencia laboral y aprendizajes no formales" hitzaldia

2015/04/14 18:30

Kulturateko Jokin Zaitegi gela | Arrasate

Lanaren bidez edota ikasketa ez formalen bidez jasotako konpetentziak, kualifikazio bilakatzeko zein prozedura jarraitu behar den azalduko dute Lanbideko eta Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziako adituek. Gainera, prozesu horretan partehartu duten hainbat pertsonek ere beren esperientzia kontatuko dute.

DEBAGOIENEKO LANBIDE HEZIKETAREN AZOKA GOIAZ!2015

2015/04/14

Kulturate | Arrasate

Debagoieneko Lanbide Heziketa, prestakuntza eskaintza eta enplegu-zerbitzuak ezagutzeko etorri GOIAZ! Azokara eta bisitatu bertako informazio-mahaiak. Hitzaldi interesgarriak ere antolatu ditugu: APIRILAK 15, ASTEAZKENA: 9:30 "Lo que piden las empresas, y no puedes dejar de tener" 11:30: "Ekintzailea naiz" . Eskualdeko 3 gazte ekintzaileren esperientziak 17:00: "NiNEU BideoCurriculum Lehiaketako sari banaketa ekitaldia 18:30: "Reconocimiento de la ompetencia profesional adquirida por la experiencia laboral y los aprendizajes no formales". Prozedura eta esperientzia pertsonalak. APIRILAK 16, OSTEGUNA: 9:30 "Nola zaindu nire online ospea Interneten" 11:00: "Lanbide Heziketaren PLUS-ak: Ethazi, Dual Sistema eta Erasmus+" . Ikasle eta ikastetxeen ikuspegitik.

NiNeu BideoCurriculum Lehiaketa

2015/02/13

Antzuola Aramaio Aretxabaleta Arrasate Bergara Debagoiena Elgeta Eskoriatza Leintz Gatzaga Oñati

GOIAZ! Foroak, Debagoieneko Lanbide Heziketaren Sareak, bigarrenez, bideocurriculum lehiaketa antolatu du. Martxoaren 20ra arte zabalik dago lanak aurkezteko epea. Bi kategoria daude: ikasleak eta gainontzekoak. Lehiaketaren oinarriak, gida eta material gehigarria www.debagoeina.eus web orrian aurkituko dituzu. Animatu eta egin zure bideocurriculuma! Sari ederrak banatuko ditugu GOIAZ! Azokan apirilaren 15 eta 16an.

GOIAZ! 2014 LANBIDE HEZIKETAREN AZOKA

2014/03/26

Kulturate | Arrasate

Eskualdeko prestakuntza eskaintza, enplegu zerbitzuak, ekintzaileentzat zerbitzuak, tailerrak eta hitzaldiak, aparatuak eta esperimentuak,... 9:30-13:30 eta 16:00-19:00

"Nola muntatu nire Bideo-curriculuma"

2014/02/24 16:30-19:00

Bergarako Miguel Altuna Institutuan Antzuola Aramaio Aretxabaleta Arrasate Bergara Debagoiena Elgeta Eskoriatza Leintz Gatzaga Oñati

NiNEU BideoCV lehiaketarekin lotuta, bideoak editatzen laguntzeko zerbitzua izango duzue. 117 gelan. Ez da aurrez izena eman behar. Informazio gehiago: www.debagoiena.net helbidean

"NOLA MUNTATU nire BIDEOCV-a"

2014/02/18 16:00-19:00

Aretxabaleta Lanbide Eskola Antzuola Aramaio Aretxabaleta Arrasate Bergara Debagoiena Elgeta Eskoriatza Leintz Gatzaga Oñati

Grabatutako bideo curriculuma montatzen laguntzeko tailerra. NiNEU BideoCV lehiaketaren barruan. Aretxabaletako Lanbide Eskolako 206 gelan izango da. Edozein zalantza argitzeko bidali e-mail bat debagoiena.goiaz@gmail.com helbidera.

"Nola muntatu eta bidali nire BideoCVa" tailerra h

"Nola muntatu eta bidali nire BideoCVa" tailerra h

Erabiltzailearen aurpegia "Nola muntatu eta bidali nire BideoCVa" tailerra herriz herri. NiNEU BideoCV lehiaketara aurkezteko LAGUNTZA TAILERRAK antolatu ditugu. Datozen bi astetan bideoak editatzen ikasteko laguntza tailerra herriz herri ibiliko da. Bideo curriculum lehiaketara aurkeztu nahi duten pertsonek grabatutako bideoa nola muntatu ikasteko aukera izango dute . Arratsaldez izango dira tailerrak, Arrasate, Aretxabaleta, Bergara eta Oñatin. Ikusi egutegia. Informazio gehiago: www.debagoiena.net helbidean