GEIKE, Arrasateko euskaltzaleak batzeko eta euskara gehiago zabaltzeko asmoa duen pertsona zein eragileok osatzen dugunez, Euskal Herri guztian martxan dagoen Euskaraldian parte hartuko dugu. Hizkuntza ohiturak aldatzeko eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko sortua izan den egitasmo honek, ariketa sozial erraldoia du helburu. Hori aurrera eramateko herriko norbanakoen aktibazioa eta parte hartzea izango du ardatz nagusia. Norbanakoez gain, hainbat eragile ere bidelagun izango ditu Euskaraldiak. Honako eragile hauek osatzen dugu Geike: AEK, EHE, Txatxilipurdi, Ekin, AED, Udala, Arizmendi Ikastola, Arrasate Herri Eskola, MU, Emun, Goiena eta Arrasate Institutuak hartu dute parte.