goiena.eus

Lehenengo aldia(k)

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Gauza guztiek omen dute lehen aldi bat. Asko dira biziko ditugun zein bizi izan ditugun lehen aldiak. Hitz egiteko lehen aldia, taberna bat irekitzeko lehen aldia, hizkuntzak gure nortasunean duen pisuaz ohartzen gareneko lehen aldia...

Hau da guk Goiena-ko komunitateari ekarpentxoa egiten diogun lehen aldia. Lehen aldiz lerrook idazten ditugun ilusio eta konbentzimendu berberarekin esan genezake ez dela azkena izango. Aurtengo neguan bizi izan ditugu Euskal Herrian Euskarazekook gure beste bi lehen aldi. Jai Zale tabernaren irekiera izan zen bata, eta udan eta udazkenean landutako ikus-entzunezko lantxoa bestea.

Tabernaren inguruko kontuak gerora ere ekarriko ditugula badakizuenez, gaurkoan gure ikus-entzunezko sorkuntza txikia ekarri dugu komunitatera.

Duela pare bat urte herriko gazte euskaltzaleek egindako topaketetan ezagutu genituen datuak: Arrasaten, 15 eta 24 urte bitarteko gazteen %88ak daki euskaraz. Erabiltzen dutenen kopurua ordea, ez da %36-ra ailegatzen. Kopuruek eta egoerak eragindako kezkari tiraka, herriko hamabost gazteri iritzia eskatu eta bideo hau ondu genuen taldeko kideok. Ea gustatzen zaizuen!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa