Euskaraz bizi eguna posible egin zenutenoi

Erabiltzailearen aurpegia

Euskaraz bizi eguna posible egin zenutenoi

Bihar, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Euskal He

Erabiltzailearen aurpegia Bihar, ostirala, arratsaldeko 19:00etan, Euskal Herrian Euskarazek antolatutako hasunarketa prozesuko bigarren zatia izango da, Etxaluze eraikinean. Guztiok zaudete gonbidatuta!

Euskaraz bizi eguna (autobusa eta herri bazkaria)

Euskaraz bizi eguna (autobusa eta herri bazkaria)

Erabiltzailearen aurpegia Badator aurten ere Euskaraz Bizi eguna! Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da, eta euskaldun eta euskaltzale guztion topagune izango da Baiona, apirilaren 16an. Euskaldunok, egun horretan, sasi artetik salto egin, eta euskaraz bizi nahi dugula erakusteko eguna dugu . Baita euskararen alde egotetik egitera aldatzeko prest gaudela aldarrikatzeko eguna ere. Izan, egin, eragin, Euskal Herrian Euskaraz lelopean egingo da jaia. Horretarako, egitarau zabala antolatu dute Euskal Herrian Euskarazeko kideek, gustu guztietara egokituak: 10:00etatik aurrera - Artisau eta eragileen erakustazoka - Umeen txokoan, joko eta puzgarriak - Behatokia eta Kontseiluaren eskutik, Akuilari tailerra 11:00etan Porrotx 13:30ean Herri bazkaria eta Erramun Martikorenarekin kantaldia 17:30ean Kalejira koloretsua, eta ondoren bertso poteoa, Xumai Murua eta Ortzi Idoaterekin, elektrotxarangaz lagunduta. 21:00etan Kontzertuak: Torii talde baionarra eta Sorkun. Ondoren, DJak. Egun pasa zoragarria izan dezagun, Arrasateko Euskal Herrian Euskarazek autobusa antolatu du, apirilaren 16an guztiok Baionara joan gaitezen. Goizeko bederatzietan aterako da autobusa Garibaitik eta goizaldeko ordubietan abiatuko da Baionatik. 20 euro balioko ditu autobusak eta herri bazkarirako bonoak, biak barne. Autobuserako zerrenda Jai Zale tabernan izango duzue. Animatu!

Euskaraz bizi eguna

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraz bizi eguna ospatuko da Baionan apirilaren 16an. Bertara joateko autobusa antolatu du Arrasateko EHEk.

Hona hemen azaroan izango ditugun ekimenak Euskal

Hona hemen azaroan izango ditugun ekimenak Euskal

Erabiltzailearen aurpegia Hona hemen azaroan izango ditugun ekimenak Euskal Herrian Euskarazen Jai Zale tabernan

Hamaika ekitaldi antolatu ditugu urrirako Jai Zale

Hamaika ekitaldi antolatu ditugu urrirako Jai Zale

Erabiltzailearen aurpegia Hamaika ekitaldi antolatu ditugu urrian Jai Zalen!

Ostiral honetan uztailak 3 arratsaldeko 19:00etan

Ostiral honetan uztailak 3 arratsaldeko 19:00etan

Erabiltzailearen aurpegia Ostiral honetan uztailak 3 arratsaldeko 19:00etan Lierni Etxebarria eta Julen Agirre gasteiztarrak kontzertu akustikoa eskainiko digute Jai Zale tabernan. Udako arratsalde baterako plan ederra.

Ostiralean [Ekainak 12/ 19:00tan] futbolin txapelk

Ostiralean [Ekainak 12/ 19:00tan] futbolin txapelk

Erabiltzailearen aurpegia Ostiralean [Ekainak 12/ 19:00tan] futbolin txapelketa izango da Jai Zalen! Topatu bikotea eta eman izena [5€] tabernan bertan! Irabazleek bertako produktu sorta bikaina eramango dute. ANIMATU HADI!

Bazara proiektuaren baitan, EHEko kideon saioak Arizmendi Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia

Bazara proiektuaren baitan, EHEko kideon saioak Arizmendi Ikastolan

Duela ez urte gutxi, Arizmendi Ikastolak ikasleen artean hainbat balio lantzeko Bazara proiektua abian jarri zuen. Euskararekin eta nortasunarekin lotura duten gaiei buruz aritzeko, ikasturtean zehar hainbat saioko plangintza dute.

Festa eta aldarrikapena, VI. Euskaraz Bizi egunaren zutabe.

Erabiltzailearen aurpegia

Festa eta aldarrikapena, VI. Euskaraz Bizi egunaren zutabe.

Euskararen alde egotetik euskararen alde egitera igarotzeko jarrera azaleratzeko asmoarekin, euskaltzale andana bildu da Euskaraz Bizi Egunean Otxandion. Mendi irteera, gaiteroak, trikitilariak, txistulariak, herri kirolak, ekitaldia, herri bazkaria, kale animazioa… festa eta aldarrikapena uztartuz, euskaraz bizitzeko herri-gogoa erakutsi dute bertaratutakoek.

Larunbatean, Euskaraz Bizi eguna Otxandion. 
Laru

Larunbatean, Euskaraz Bizi eguna Otxandion. Laru

Erabiltzailearen aurpegia Larunbatean, Euskaraz Bizi eguna Otxandion. Larunbatean ospatuko da seigarren ‪#‎EuskarazBiziEguna‬, Otxandion. Aurretik Hizkuntz Eskubideen Eguna izaten zenak izen hori hartu du lehenengoz Gernikan egin zenetik. Azken urteetako hariari tiraka, euskararen alde egotetik euskararen alde egitera igarotzearen aldarria aterako du Euskal Herrian Euskarazek kalera. Egitarau betea eta indartsua dakar gainera... Bertan ikusiko dugu elkar!

Tipi-tapa, tipi-tapa.

Erabiltzailearen aurpegia Badator 19. korrika. Martxoaren 19tik 29ra bitartean, euskararen herria osatzen duten euskal herriak igaroko ditu ekimenak. Urepelen hasi, eta bi mila kilometrotik gora egingo ditu lekukoak eskutik eskura, Bilbora heldu arte.

Lehenengo aldia(k)

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Gauza guztiek omen dute lehen aldi bat. Asko dira biziko ditugun zein bizi izan ditugun lehen aldiak. Hitz egiteko lehen aldia, taberna bat irekitzeko lehen aldia, hizkuntzak gure nortasunean duen pisuaz ohartzen gareneko lehen aldia...