A.H.En BULLYNGIK EZ!!

ARRASATE HERRI ESKOLA JAZARPENAREN AURKAKO ETA ELKARBIZITZA POSITIBORAKO BIZIKASI EKIMENAREN PARTAIDE

Bizikasi ekimenak lagundu nahi du ikastetxeak elkarbizitza positiborako espazio seguruak bilakatzea, hau da, inolako jazarpen-egoerarik onartuko ez dutenak. Izan ere, hori lortzea ezinbestekoa da hezkuntza sistemaren xede nagusia betetzeko: ikasle guztien garapen pertsonalean lagundu eta konpetentziak eta tresnak ematea herritar aktibo eta arduratsu gisa parte har dezaten gizartean.

Hau aurrera eramateko lehen hezkuntzan Bullying aurkako marrazkien lehiaketa antolatu da. Partaidetza izugarria izan da eta bozketa bidez egindako aukeraketan gure leloari egokitzen dena atera da.

Ez egin inori zuretzat ez duzun nahi hori”

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak