goiena.eus

Literatur lehiaketak, azken txanpan

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Martxoaren 14an bukatuko da Arrasate Literatur Lehiaketetara lanak aurkezteko epea. Hiru dira AEDk, lehiaketen 28. edizioan, deitu dituen sariketak: ipuina, poesia eta bertso-paperak. Lehiaketa hoietan Debagoienean bizi, lan egin edo ikasten duen edonork parte har dezake eta euskarazko obra originalak eta inoiz saritu edota argitaratu gabekoak aurkez daitezke soilik. Gaia librea da lehiaketa guztietan eta parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez dezake.

 

Parte hartzeko oinarriei zein sariei buruzko informazio zabala AEDren web gunean topatuko duzue, lotura honetan:

http://bit.ly/1yFDAbs

Kuxkuxeatu eta parte hartu!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa