Euskararekin jolasik ez

Erabiltzailearen aurpegia Harridura, kezka eta haserrea nahastu zaizkigu barruan Musakolako kiroldegiaren 40. urteurrena ospatzeko antolatu ziren urpeko jolasak gaztelera hutsez egin zirela jakitean. Arrasatearrok ez gaude ohituta, zorionez, gure hizkuntzarekiko halako utzikeriak ikusten, eta han zeuden hainbat herritar etorri zaizkigu elkartera igerilekuan ikusitakoa kontatu eta euren haserrea azaltzera. Ez zaie arrazoirik falta. Kontratatutako enpresa Zaragozakoa izateak ez du gertatutakoa justifikatzen. Udalak eredu izan behar du hizkuntza eskubideen errespetuan eta horrek ezinbesteko irizpide izan, bere jardunean. Bestela, bere hizkuntza politikak sinesgarritasuna osoa galduko du eta ez da legitimatuta egongo herritarroi alde horretatik ezer eskatzeko. Espero eta eskatzen dugu aurrerantzean ardura gehiagoz jokatzea.

ESKERRIK ASKO EHZ ZALEEI

Erabiltzailearen aurpegia Giro ezin hobean egin genuen atzo EHZ festibalaren aldeko kontzertua Jai Zalen. Taberna lepo bete zen Leire Etxezarretaren eta Eider Garroren doinuak entzutera, euskaldunok parranda eta elkartasuna uztartzen artistak garela erakutsiz beste behin. Tabernan jasotako diruaren erdia EHZ festibalari laguntzeko bideratzea zen asmoa eta, horrenbestez, 250 € helaraziko dizkiegu “Elkartasun erauntsia” kanpainarako ireki duten kontu korrontera.

Ahotik ahora, tira!

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Ahotik ahora, tira!

Horixe da aurtengo San Joanetako esaldi laburren lehiaketa irabazi duen leloa. Iñaki Barrena dugu egilea eta beretzat, lehiaketako sariaz gainera, bere esaldia jaietako zapian ikusteko ohorea.

AUKERA ASTELEHEN ARTE!

Erabiltzailearen aurpegia

AUKERA ASTELEHEN ARTE!

Astelehen arte luzatu dugu ekainaren 4an Xiberora joateko irteeran izen emateko epea. Ez galdu Xiberoko giro euskaltzalea barru-barrutik ezagutzeko aukera! Animatuuuu!
Erabiltzailearen aurpegia

Lan politta, Xabi!! Eskerrik asko eta bejondeizula!!

Erantzuna | Kirolaren argi-ilunen gainean Kortazarrekin, Odriozolarekin eta Ruiz de Azuarekin

San Joanetako zapiaren leloa aukeratzeko lehiaketa azken txanpan

Erabiltzailearen aurpegia Maiatzaren 24an bukatuko da aurtengo San Joanetako zapiak eramango duen lelo edo esaldia aukeratzeko lehiaketara proposamenak aurkezteko epea. AED elkarteak, Debagoieneko AEK-k eta Arrasateko EHEk, Udalarekin batera, antolatzen dute lehiaketa eta bosgarren edizioa beteko du aurtengoarekin. Proposamenak AEDra bidali behar dira, jarraian zehaztutako oinarriak kontuan hartuz. Animatu eta parte hartu, 100 € eta jaietako zapiak zure esaldia eramateko ohorea irabaz ditzakezu!! OINARRIAK: • Arrasateko EHE, Debagoieneko AEK euskaltegia eta AED elkarteak San Joan jaietako esaldi laburren lehiaketa antolatu dute, Udalarekin elkarlanean. • Esaldi horren bitartez, antolatzaileen helburua da arrasatearrak San Joanak euskaraz bizitzera animatzea. • Aukeratutako esaldia 2017ko Arrasateko San Joan jaiak girotzeko erabiliko diren zapi eta pegatinetan erabiliko da. Baita esaldia egokia izanez gero jaietako kartel ofizialean ere. • Erabilera hori kontuan hartuta, esaldi laburra eta argia izatea baloratuko da. • Lehiaketa honetan Arrasaten bizi, ikasi edo lan egiten duen edonork parte har dezake, taldean edo bakarka. • Partaide edo talde bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake. • Lanak AED elkartean (Pablo Uranga kalea 4-behea) aurkeztu behar dira maiatzaren 24a baino lehen. Lanean ez da egilearen/egileen izenik jarriko. Datu pertsonalak (izen-abizenak, adina, telefonoa eta helbidea) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal hori, proposaturiko esaldiarekin batera, beste kartazal handiago batean. Emailez bidaliz gero, mezu bakar batean baina bi fitxategitan bereizirik bidaliko dira. Hau da, fitxategi batean proposaturiko esaldia eta beste batean egilearen datuak. Mezu hori helbide honetara bidali beharko da: aed@aedelkartea.com.

Urdiñarbeko Müsika Egünaz gozatzera goaz

Erabiltzailearen aurpegia

Urdiñarbeko Müsika Egünaz gozatzera goaz

Ekainaren 4an Maule bisitatu eta Urdiñarbeko Müsikaren Egünaz gozatzeko irteera egingo dugu. Xiberoko euskaltzaleak izango ditugu gidari. Aukera paregabea, beraz, Xiberoko hiriburua ondo ezagutu eta hango euskaltzaleen jairik nagusietako batean murgiltzeko. Hauxe da proposatzen dizuegun plana: • 8:00etan: Arrasatetik irtengo gara

Badator Laburbira Arrasatera

Erabiltzailearen aurpegia

Badator Laburbira Arrasatera

Martxoaren 22an iritsiko da Laburbira Arrasatera, ikusleei asteburu pasa bat irabazteko aukera eta guzti!

Baietz1000! erronkari eusteko tailerra zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Arrasateko Euskalgintzak deituta, datorren astean ekingo diogu “Dendariekin euskaraz, pozik gainera!” ekimenaren bigarren zatiari. Helburua azaroaren 21ean hasi eta abenduaren 3ra arte herriko komertzioetan euskaraz hitz egiten ahalegintzea izango da. Betetzeko helburu erraza izango da zuetako batzuentzat baina beste askorentzat, ez hainbeste. Izan ere, ohiturek, zalantzek, lotsak edota beldurra bezala emozioek eragin handia izaten dute geure hizkuntza portaeran. Beraz, zeure egunerotasunean euskaraz bizi nahi bai, baina urratsa egiteko zailtasunak dituzten horien artean bazaude, muga horrekin bukatzeko aukera izango duzu azaroaren 19an, Etxaluzen egingo den tailerrean. Goizeko 9:30ean hasita, Emuneko teknikariek euskaraz eroso bizitzeko tresnak eta aholkuak emango dizkigute, euskaraz bizitzeko ahalegin horretan sortzen zaizkigun zalantzak argitze aldera. Saioa doan izango da eta izena azkar ematea komeni da, parte hartzaile kopuru mugatua izango du eta. Izena emateko bidali mezu bat berandu barik aed@aedelkartea.eus helbidera.

Nafarroa Oinezera autobusez!!

Erabiltzailearen aurpegia Urriaren 16an ospatuko da, “Hartu, tenka, tira!” lelopean, aurtengo Nafarroa Oinez. Viana eta Lodosako ikastolek hartu dute euren gain antolaketa eta Debagoieneko euskara elkarteok autobusa jarriko dugu bertara eroso eta merke joan ahal izateko. Autobusa Bergaratik irtengo da goizeko 8:30ean autobus geltokitik, Arrasaten 8:45ean Garibaiko geltokitik eta Aretxabaletan 9:00etan Azbetik. Itzulera ordua, berriz, arratsaldeko 7etan izango da.

Salgai daude Dragoi Janerako txartelak

Erabiltzailearen aurpegia

Salgai daude Dragoi Janerako txartelak

Ekainaren 24an egingo da aurten AEDk eta Debagoieneko AEK Euskaltegiak antolatzen dugun Dragoi jana. Herriko plaza nagusian, txuleta bikaina giro euskaltzalean dastatzeko hitzordu galdu ezina. Txartelak salgai daude honezkero, ohiko lekuetan: AEDn, AEK euskaltegian eta Monte, Jai Zale eta Irati tabernetan. Prezioa 10 eurokoa da, bi gutxiago AEDko bazkideentzat zein AEK-ko ikasleentzat.

Leku aldaketa biharko bertso jaialdirako

Erabiltzailearen aurpegia Eguraldi aurreikuspenak kaskarrak direla eta, bihar, zapatua, Monterron parkean egitekoa zen San Joanetako bertso jaialdia Kulturateko areto nagusian egingo dugu.

Bertso jaialdia festa giroa berotzen

Erabiltzailearen aurpegia Datorren zapatuan, ekainak 18, izango da AED elkarteak San Joan jaien bueltan antolatzen duen Bertso jaialdia. Monterron parkera bueltatuko da jaialdia, 22:30ean.

Azken egunak San Joanetako esaldi lehiaketan parte hartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Maiatzaren 24an bukatu da Arrasateko EHE, Debagoieneko AEK euskaltegia eta AED elkarteak, Udalarekin elkarlanean, deitutako 4. San Joan jaietako esaldi laburren lehiaketan parte hartzeko epea. Ekimen honen bitartez, antolatzaileen helburua da arrasatearrak San Joanak euskaraz bizitzera animatzea. Horrez gainera, aukeratutako esaldia herriko jai nagusiak girotzeko erabiliko diren zapi eta pegatinetan erabiliko da. Baita esaldia egokia izanez gero jaietako kartel ofizialean ere. Erabilera hori kontuan hartuta, esaldi laburra eta argia izatea baloratuko da. Lehiaketa honetan Arrasaten bizi, ikasi edo lan egiten duen edonork parte har dezake, taldean edo bakarka, eta nahi beste lan aurkez ditzakete partaideek.

Herri Urratsera joateko autobusa Debagoienetik

Erabiltzailearen aurpegia

Datorren domekan, maiatzak 8, egingo da aurtengo Herri Urrats jaia, Senpereko lakuaren bueltan eta "Euskara jalgi hadi mundura" lelopean. Hori dela eta, Debagoieneko euskara elkarteok autobusa antolatu dugu Senperera eroso joan eta Iparraldeko ikastolei bultzada eman ahal izateko.

Reyes Prados eta Gemma Zabaleta solasean

2016/05/04 19:00

Arrasateko Liburutegia | Antzuola

AED elkarteak antolatutako solasaldian, Reyes Prados ETBko aurkezleak eta Gemma Zabaleta PSE-PSOE alderdiko buruzagi ohiak Zer eman dizu euskarak? Zer eman diozu euskarari? galderari erantzungo diote. Solasaldia Goienako kazetari Txomin Madinak aurkeztu eta gidatuko du. Jakina denez, bi solaskideek euskara ikasteko erabakia hartu zuten bere garaian eta horretan jarraitzen dute, gogotsu eta eredugarri. Hala, euskaraz ikastera zerk eraman zituen, prozesua nola bizi duten, euskara ikasteak euren bizitzara zer ekarri duen eta abar kontatuko digute bertatik bertara.

Laburbira, film laburren zirkuitua

2016/03/02 19:00

Arrasateko Liburutegia | Antzuola

AED elkarteak antolatuta, ordu eta laurdeneko emanaldian, azkeneko bi urteetan ekoiztutako zortzi film labur eskainiko dira. Euskarazko zinemaren harrobi eta eredu.

Zer duzu esateko euskaltzaletasunaren egoeraz eta erronkez?

Erabiltzailearen aurpegia Debagune osatzen dugun euskara elkarteok gonbidapen berezia luzatzen dizuegu euskaltzaleoi, datorren zapatuan, hilak 20, Kulturaten egingo dugun saiora etor zaitezten. Saioari hasiera emateko, Jasone Mendizabalek eta Iñaki Martinez de Lunak, Euskaltzaleen Topaguneak sortutako “Berrikasi eta berrikusi” dokumentua aurkeztuko digute. Ondoren, gaia gurera ekarri eta bailaran mailan etorkizunari begira ditugun erronkak izango ditugu hizpide, "Eta Debagoienean… zertan eta zelan gabiltza?” galderari erantzunez.

Salgai, Santamasetako bertso jaialdirako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia

Salgai, Santamasetako bertso jaialdirako sarrerak

Abenduaren 22an, Santamasetako feria egunari amaiera borobila emateko, puntako bertso jaialdia egingo dugu Amaia Antzokian, iluntzeko 20:30etik aurrera. Oholtza gainean, lau bertsolari, Asier Iriondoren gaiei erantzuten: Jon Maia, Uxue Alberdi, Alaia Martin eta Etxahun Lekue.

Euskal Harriaren ABDak, Kulturaten

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Harriaren ABDak, Kulturaten

Bihar, asteazkena, "Euskal Harriaren ABDak" film kolektiboa ikusteko aukera izango da Arrasateko Kulturaten, 18:30ean.