Goizeko ekintza honetan, mintzapraktika egiteaz gain, Mondragoe herriaren inguruko historiaren kontu ugari ikasi ditugu. Besteak beste, gure eskualdean erromatarren eta zelten presentziak izan zuen eraginari buruzkoak, erdi aroko kofradien eta bandoen istorioak eta abar. Eta nola ez, gure herrian eta gure herritik kanpo altzairuak izan duen garrantziaz ere hitz egin digu. Ikasturte amaierako ekintza hau, mintza taldean aritzen diren lagunen antolatu dute eta goiza oso giro ederrean pasatu dugu.