2017/2018 mintzapraktikako izen emateak

Erabiltzailearen aurpegia
Ohi bezala, Arrasaten, irailetik aurrera  mintzapraktikarako taldeak osatuko ditugu (15€). Hurrengo ikasturteko kanpainaren lelo berria ” mintzalaguna, hartu, eman, eragin” lelopean hasiko dugu. Gure lehentasuna berba-taldeak izango dira, eta hauen dimanika honako hau da:  berba taldeak astean behin ordu betez … Jarraitu irakurtzen

2017ko Zahar-Berriko mintzapraktika ikasturteari agurra

Erabiltzailearen aurpegia
   Mintzapraktikako topaketa honetara, guztira 14 lagun bildu ginen. Bi ordutan, ikasturtean zehar izandako esperientziak trukatu genituen. Eta denek, diotenez berba-taldera aisialdian ondo pasatzeko gune berri bat lortu dute. Eta bidelagun aktiboek diote, ikasturte hasieran baino euskara maila hobea daukatela. … Jarraitu irakurtzen

2017ko Mintza Eguna, Derion: zirrara hutsa!

Erabiltzailearen aurpegia
Harremanak estutzeko hitzordua izatea nahi genuen. Mintzalagunen eguna, urtean zehar egiten duten lana eta etorriko diren lorpenak elkarrekin ospatzeko.  180 elkartu ziren bazkaltzeko; goizean eta bazkal ostean herriko lagun asko batu zitzaizkien Euskal Herriko hamaika txokotatik Deriora etorritakoei:  Iruñea, Elizondo, … Jarraitu irakurtzen

Bizkaiko kostara irteera paregabea

Erabiltzailearen aurpegia
Maiatzaren 20an, Debagoieneko mintzapraktikako programatik, 57 lagunek, ikasturte amaierako egun pasa paregabea egin genuen. Goizean goiz, lehenik Bermeora abiatu ginen eta bertan itsasontzia hartu eta bertako bazterrak hobeki ezagutu genituen. Itsasontzian, Ogoñoko kobak, Izaro irlari buelta eman eta Elantxobera heldu … Jarraitu irakurtzen

Zahar-Berriko ikasturte amaierako afari merienda

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Zahar-Berriko ikasturte amaierako afari merienda

Ekainaren 9an, Zahar-Berriko ikasturte amaierari agurra emateko, afari merienda bat izan genuen.

Mondragoeren historia kontuak ezagutzen Zahar-Berrikoak

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Mondragoeren historia kontuak ezagutzen Zahar-Berrikoak

Zahar-Berriko mintzapraktikako hamalau lagunek bisita gidatua egin dute Arrasaten gaur, maiatzak 26. Beraiendako azalpenak ematen, Ugutz Basauri bergararra aritu da.

Debagoieneko euskaltzaleak, Bizkaiko kostara irteera!

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Debagoieneko euskaltzaleak, Bizkaiko kostara irteera!

Zapatuan egin genuen,  Debagoieneko mintzapraktikako programatik, 57 lagunekin,  ikasturte amaierako irteera. Eskualdeko euskaltzale ugarik parte hartu zuen Bizkaiko kostara antolatutako asteburuko ekintzan. Egun paregabea pasa genuen.

Feminismoaren eta mugimendu feministaren oinarriak

Erabiltzailearen aurpegia
Martxoaren 22an, Feminismoaren oinarriak aztertuko ditugu. Miren Aranguren izango dugu hizlari lanetan. Bera “Emagin” emakumeen  bilgune feministako kide da. Edurne Epelderekin elkarlanean, besteak beste, “Mugimendu feministaren historiaren buruzko bilduma” idatzi du. Biharko tailerrean, feminismoa eta mugimendu feminista azken urteotan Euskal … Jarraitu irakurtzen

Debagoieneko mintza eguna, Atxorrotxen

Erabiltzailearen aurpegia
Martxoaren 26an, domekan, Debagoieneko mintza mendi irteera izango dugu, adin guztietako lagunentzako pentsatua. Hala, Nafarroako Erreinuko gaztelua izen zen Atxorrotxeko Gune Argeologikoan egindako indusketen bisita gidatu interesgarria eskainiko zaizue. Gainera, bertaratutakoentzako luntxa egongo da eta, euria eginez gero, plazako kontzejupera … Jarraitu irakurtzen

Iturrietako sagardotegira irteeran giro paregabean

Erabiltzailearen aurpegia
Martxoaren 3an, urteroko sagardotegi irteera egin genuen Aramaioko Iturrieta sagardotegira. Bertara, berbalagunak, Aekko eta Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleak batera joan ginen. Urtetik urtera partaide gutxiago elkartzen gara baina honek ez gaitu larritzen. Beste behin, giro ederrean dastatu genituen aurtengo … Jarraitu irakurtzen

Urteroko Mintzasagardo eguna heldu da!

Erabiltzailearen aurpegia
Goazen mintzatxot egitera, Iturrieta sagardotegira! Martxoaren 3an, barikuan,  sagardotegira joan gara Arrasateko euskaltegi eta Zahar-Berriko mintz-taldeetako 50 lagun. Urte bezala, giroa epeltzeko han ibiliko gara kupelarik kupela sagardoa dastatzen eta sagardotegiko ohiko afari oparoa jaten. Beti bezala. Gainera puntuka 3 … Jarraitu irakurtzen

Otsaileko Tribialeko erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia
1- Zein da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa elkartzen diren mendiaren izena?                               Besaide 2- Zer esan nahi du esaera zahar honek? “Egon hadi lo eta jango duk mehe”:                         Zerbait lortu nahi duenak, azkarra izan behar du. 3- Zein gerratan egin zen … Jarraitu irakurtzen

2017ko Debagoieneko mintzataldeekin Aramaixora irteera

Erabiltzailearen aurpegia
Goizeko 10:00etan abiatu da bisita gidatua udaletxeko arkupetik. Txango berezia izan da Debagoieneko hainbat herrietako 30 bat mintzalarik osatu baitute taldea. Ez da egiten duten lehenengo mintza-ekintza bateratua. Aurretik, Elorrioko nekropolia ezagutzen eta Bergarako Laboratorium museoa bisitatzen ere izan dira. … Jarraitu irakurtzen

2017ko Berbetan tribialako erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia
Aurten, Zahar-Berriko berba-lagunon artean Tribial jolasa martxan jarri dugu. Mintzapraktikako taldeetako gehiengoen erantzunak jaso ditugu. Hona hemen urtarrileko erantzun zuzenak: 1- Esaera zaharrak dio “Egiak eta urak beti beren bidea egiten”. Zer esan nahi ote du horrek? “Gezurrak hanka motza … Jarraitu irakurtzen

Topaguneko zozketan saritutako zenbakia: 1466

Erabiltzailearen aurpegia
  2017(e)ko otsailaren 3aEuskaltzaleen Topagunea Gaur, otsailak 3, egin dugu “Euskarak 365 egun” ekimeneko errifaren zozketa. Zenbaki saritua 1466 izan da, Durangoko Berbaro elkarteak banatutako zenbakia, hain zuzen ere. Irabazleak gurekin harremanetan jar daitezke 94.621.57.80 telefono zenbakian edo iker@topagunea.eus helbidean. … Jarraitu irakurtzen

Debagoienetik mintzalagun mordoa Laboratoriumera

Erabiltzailearen aurpegia
Urtarrilean, Bergarako, Elgetako, Aretxabaletako eta Arrasateko mintzalagun taldeek jaso genuen Laboratoriumeko bisita gidatua. Eta Europako eta Euskal Herriko historia ikasteaz gain, hainbat bitxikeri ere ikusi genituen. Adibidez, Elhuyar anaiek wolframita Alemaniako mehatzetatik, Bergara ekarri zuten. Zientzia museoko bisita amaitu ondoren, … Jarraitu irakurtzen

Euskaltegiko ekintza: Jabier Herrarterekin astronomiaren hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Urtarrilaren 18an, AEKko eta Udal Euskaltegiko ikasleak zeruari buruz asko ikasi genuen. Orain dela 10 urtetatik, Jabier Herrarte, eskualdeko Ilatargi elkarteko kide da. Beraien helburua, alde batetik astronomiaren inguruko ezagutza zabaltzea, eta beste aldetik taldean jakintza elkarbanatzea da. Bertaratu zirenen … Jarraitu irakurtzen

Santamasetan ere, Zahar-Berritik euskararen alde aritu ginen

Erabiltzailearen aurpegia
Abenduaren 21ean, Santamas bezpera egunean, txistorra postua jartzeko Zahar-Berriko 20 lagun inguru elkartu ginen. Giro txarrak, ez zigun kendu arazi lanerako gogoa eta irribarrea ezpainetatik. Horrelako ekintzetan, eskertzen da berba-lagunen eta Agirre-Etxe eta erdiko kaleko Ogiberriko ugazabaren eskuzabaltasuna, eta euskaren … Jarraitu irakurtzen

Euskaltegiko ekintza: auzokoak dokumentalaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia
Azaroaren 16an, Kulturaten “Auzokoak” deitutako dokumentalaren emanaldia ikusi ahal izan genuen. Dokumentala, Ekinek eta euskaltzaleen Topaguneak elkarlanean egindakoa da. Ekintzaren hasieran, Ekineko kideek Auzokoa proiektua azaldu ziguten.                   Jarraian, filmean ikusi ahal izan genuen nola antolatzen duten  proiektu hau, eta batez … Jarraitu irakurtzen

Debagoieneko mintza taldeko kideak, asteburuko irteera Argiñetara

Erabiltzailearen aurpegia
2016ko azaroaren 12an, Debagoieneko mintzalagun programatik 30 lagun Elorrioko Zenita auzoko inguruak eta Argiñetako nekropolia ezagutzera gerturatu ginen.  Gure artean, oso giro goxoa eta atsegina sortu zen. Ibilbide hau “ibilbide berdea” da, Lourdesko Ama ikastetxean hasi eta Zenita auzoan barrena … Jarraitu irakurtzen