Loramendi literatura lehiaketako sari banaketa

  Euskara  Aretxabaleta

Lan onenak egindakoei sariak banatu zizkieten Loramendi elkarteko kideek.

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Interneten ere, lehen hitza euskaraz

  Euskara  Debagoiena

Interneten ere, lehen hitza euskaraz

Interneten ere, lehen hitza euskaraz lankidetza-proiektua aurkeztu dute gaur PuntuEUS Fundazioak, CodeSyntaxek, Ikastolen Elkarteak eta Kontseiluak, Interneten lehen hitza euskaraz egitearen garrantziaz ohartarazi eta erabilera areagotzeko.

Gazte oñatiarren %92,5ek euskaraz egiten du egunerokotasunean

  Euskara  Oñati GAURKOAK

Pasa den udazkenean Soziolinguistika Klusterrak behaketa bitartez egindako ikerketa batek ondorioztatu du Oñatiko kaleetan ematen diren hamar elkarrizketatik ia zazpi euskaraz direla eta, batez ere, gazteen datua da aipagarria. Nerea Zubia euskara eta kultura zinegotziak adierazi du emaitza "oso onak" direla.

Euskeriaren Eguneko bazkarirako txartelak salgai dauzkate

  Euskara  Aretxabaleta

Euskeriaren Eguneko bazkarirako txartelak salgai dauzkate

Maiatzaren 20an egingo du Loramendi elkarteak Euskeriaren Eguna, eta bazkarirako txartelak Gurea eta Urbaltz tabernatan eta Loramendiren bulegoan dauzkate salgai; hilaren 17a izango da erosteko azken eguna.

Euskararen erabilera aztertuta, datuak aurkeztuko dituzte eguaztenean

  Euskara  Oñati

Oñatin euskararen erabilera aztertu ostean, bihar, maiatzaren 10ean, aurkeztuko dituzte datuak Euskaldun Berria gelan; 18:00etan hasiko da hitzordua.

Bizikidetzaren zaporea eta kolorea izan du Auzoko jaiak

  Euskara  Antzuola  Debagoiena

Bizikidetzaren zaporea eta kolorea izan du Auzoko jaiak

Egunari hasiera eman dion ongietorri ekitalditik argi geratu hura aniztasun eta bizikidetzaren festa dela, Antzuolako balkoitik igorri den mezua sei hizkuntzatan bidali zen-eta. Gertukoak, zein kanpotarrak, gutxienekoa jatorria zen, gizarte ireki, bateratu eta alai bat eraikitzeko festa izan baitzen.

Auzoko jaia Antzuolan

  Euskara  Antzuola  Debagoiena

Jatorri desberdinetako herritarrak euskarara gerturatzeko eguna izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (89)

Juan Martin Elexpuru: "Eliseo Gilen kontra ez dago zantzurik"

  Euskara  Bergara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Juan Martin Elexpuru Euskal Filologian doktorea da eta hasieratik defendatu du Iruña Veleian aurkitutako arrastoen egiazkotasuna. 

Goiena eta Kilometroak lankidetzan

  Euskara  Oñati

Goiena eta Kilometroak lankidetzan

Goiena Komunikazio Taldeak eta Kilometroak Kultur Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute aurten Oñatin ospatuko den Kilometroak jaia sustatzeko. Hitzarmenari esker, besteak beste, bideoklipa aurkezteko joan zen barikuan egin zen jaialdia oso-osorik grabatu eta eman du Goienak.

Kilometroak 2017: 'Lekaixoka!' abestiaren aurkezpen jaialdia

  Euskara  Debagoiena  Oñati SAIO BEREZIAK

Apirilaren 28an, Oñatiko Zubikoa kiroldegian, Amaia Txintxurreta eta Markel Irizar txirrindulariak gidatutako jaialdian aurkeztu ziren Kilometroak 2017 abestia eta bideoklipa. Zuzeneko musika emanaldia, bideo proiekzioa eta Irazan antzerki taldeak prestatutako esketxek osatu zuten jaialdia.

Eskoriatzako udaleku irekietarako begiraleak behar dira

  Euskara  Eskoriatza

Eskoriatzako udaleku irekietarako begiraleak behar dira

Txirikilak antolatutako udaleku irekiak uztailaren 4tik 21era izango dira aurten eta begirale izateko izen ematea maiatzaren 17ra arte egongo da zabalik. Begirale izan nahi dutenek curriculuma bidaliko beharko dute, bide hauek erabiliz: kultura etxera edo Tortolis ludotekara eramanda edo txirikila@gmail.com helbidera bidalita.

Lekaixoak bizikleta gainean bota dituzte neska-mutikoek

  Euskara  Oñati

Txirrindulariek ere bat egin dute Kilometroak 2017 jaiarekin eta gaur Oñatin elkartu dira Markel Irizar, Leire Olabarria, Aitor Galdos, Iñigo Unanue eta Joseba Zubeldia. Jaialdiko ibilbidea bizikleta gainean ezagutzea zen asmoa baina eguraldi eskasaren erruz herri inguruan eman dute bueltatxoa hainbat neska-mutikok lagun eginda.

»» Ikusi argazki guztiak (27)

Ikuskizuneko Argazkiak

  Euskara  Oñati

Ikuskizuneko Argazkiak

Lekaixoka bideoklipa

  Euskara  Debagoiena  Oñati

Auzolanean sortutako kanta bizia, alaia eta dantzagarria egin dute Kilometroak 2017 girotzeko.

Lekaixoa hasi da hedatzen

  Euskara  Oñati

Juan Carlos Irizarrek, Latzeneko Aitor Uriartek, Ruper Ordorikak, Hor Konpon, Sharon Stoner eta Malenkonia taldeek eta Txantxiku Ikastolako neska-mutikoek  hartu dute parte ikuskizunean. Bukaeran egin dute Kepa Aranburuk eta Bernat Alberdik zuzendu duten bideokliparen aurkezpena eta ikuskizuna bukatzeko musikari talde ederra batu dam ‘Lekaixoka!’ kantua abestera