Ali Archaoui: "Gizatasunak behar luke izan mundutar guztion erlijio"

Miren Arregi Amasorrain 2023ko api. 5a, 09:00

Amazig edo bereber etniakoa, Marokoko Atlas mendietan, Tinghir izeneko oasian jaioa da Eskoriatzan bizi den Ali Archaoui. Lur emankorreko zonaldea da haren sorterria, baina "pertsona eta profesional gisa garatzeko aukera gutxikoa".

Horregatik utzi zituen jaioterria, familia eta lagunak, "bizitza hobeago baten bila abiatzeko", 2000. urtean. Alemanian, Frantzian, Portugalen eta Katalunian egon zen Euskal Herrira iritsi aurretik, eta igaro dituen herrialde guztietako hizkuntzetan aritzeko gai da. Euskaraz ere ikasten dihardu, pixkanaka.

Lana bai, baina ez aukera berekin

Duela zazpi urte iritsi zen Eskoriatzara eta hona etorri zenetik ez dio lan egiteari utzi. "Industrian garbiketan, ostalaritzan, okindegian... ez zait inoiz lanik falta izan", dio. Hala ere, aukera berdintasunik ez dagoela eta bazterkeria sentitu izan duela azaldu du: "Sentitu egiten den zerbait da; ez ditugu aukera berak, esaterako, lan baterako hautaketa prozesuan. Ezagutza eta kualifikazio maila bera dugun bi pertsona elkartzen bagara, bertakoa hartuko dute kanpokoaren ordez. Gainera, aurkitzen ditugun lanak izaten dira aldi batekoak, gaizki ordainduak... Sisteman dago arazoa".

Zailtasunak zailtasun, pertsona baikorra da Archaoui, eta gauzen alde ona ikusten du beti. Eskoriatzan herritarrekin beti ongi sentitu dela dio. "Niretzat garrantzitsua da herritarrekin harremanak izatea. Liburutegira joaten naiz, kiroldegira, kafetxo bat hartzera... eta jende askorekin egin dut harremana modu horretan. Oraingoz, hemen jarraituko dut. Gizatasun handia sentitu dut hemen, eta horrek izan beharko luke guztion erlijio. Gizatasuna, guztiona den mundu honetan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak