Herritarrekin komunikazioa hobetzeko aplikazioa

Imanol Beloki Unamuno 2017ko apirilaren 6a

Pasa den astea ezkero martxan da Eskoriatzako Udalaren aplikazio berria. Udalak herritarrekin komunikazioa hobetzeko asmoarekin, zerbitzu elektronikoak gehitu ditu udal app-a martxan jarrita.

Android eta iOS sistema eragileak dituzten mugikorrentzat eskuragarri dago jadanik, eta, aplikazio honekin, herrian gertatzen denaz herritarrak informatuta egotea da asmoa. Iaz, herriko jaien programari buruzko informazio guztia eskuratzeko aplikazio bat jarri zen martxan, eta edozein ustekabe, ordu aldaketa… gertatzen bazen hitzorduren batean, bertan abisua jasotzen zen. Orain, aurkezten den app-an, berriz, Udalaren albisteak eta kultura agenda erraz eskuratzeko aukera ematen duen garapen berritzailea izateaz gain, jakinarazpenak jasotzeko ere balio izango du. Esate baterako, trafikoan eragina izango duten lanak... Gainera, erabiltzaileek oharrak egin edo kexak eta iradokizunak bidali ahal izango dizkiote Udalari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak