Puzgarriak, eskulanak eta askotariko jolasak Eskoriatzako Gabonetako parkean

Mireia Bikuña 2016ko abe. 28a, 14:41

Bi egunetan aisialdirako gune zabala izan dute Manuel Muñoz kiroldegian. Kantxan sartu eta badago non aukeratu. Adinaren araberako hainbat gune daude. Gaur, eguaztena, da parkeaz disfrutatzeko azken eguna.

Kantxan sartu eta badago non aukeratu. Adinaren araberako hainbat gune daude. Ikusgarrienak, puzgarriak. Sagardotegia, ludoteka eta itsasontzia irudikatzen duten puzgarriak daude. Saltoka ibiltzeko aukera izan dute gaztetxoek. Ohe elastikoetan ere egin dute salto. Sei daude: bi 5-8 urte artekoendako eta beste laurak zaharragoendako. Hor ere trebeak direla erakutsi dute.

Plastikozko koloretako pieza txikiekin egindako irudiak arrakasta handia izan dute umeen artean. Plantilla aukeratu, koloretako piezak ipini eta plantxaren beroarekin, pieza bukatutzat ematen dute. Txikienak zain egon dira aurpegia margotzeko tailerrean. Bi begiralek eurek gura zuten marrazkia egin diete aurpegian. Pozik eta gustura egon dira eurek ere.

 Ludoteka eta jolasak

Txikitxoenek ere bazuten euren tokia: Ludoteka. Motortxoak eta bizikletak ibiltzeko, marrazkiak egiteko, txirristak eta puzgarria daude han. Gurasoen laguntza izan dute gune horretan.

Bestalde, dantzan edo gitarra jotzen. Horrela ibili dira Wii eta Xbox kontsolekin jolasean. Helduagoendako gunean puzgarriak ere badaude. Futbol zaleendako mahai-futbola ere bai eta artista txikiendako, plastilinarekin irudiak egiteko mahaiak.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak