Aratusteak 2017

Mozorrotzeko eguna da gaur Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko ots. 24a, 09:00
Herri Eskolako neska-mutikoek dantza saioa iazko Inauterian.

Herri Eskolako neska-mutikoen kalejirak emango dio hasiera Elgetako Inauteriari. Txokolate-jana, buruhandiak eta disko festa etorriko dira jarraian. Pentsatzekoa da ilunarekin batera agertuko direla herriko mozorro handiagoak.

Bi egun hartzen dituzte Elgetan mozorrotzeko eta horietako bat gaur da. Batzuk agerian eta beste batzuk ezkutuan hainbat herritar prestaketa lanetan ibili dira egunotan. Iritsi da egindako lanaren emaitza erakusteko unea, eta aurten ere Herri Eskolako neska-mutikoak izango dira lehenak Inauteriari hasiera ematen. Mozorroen kalejira iragarri dute 15:00etarako. Eguraldiak laguntzen badu ikastetxetik abiatuko da kalejira eta Domingo Iturbe kaletik gora egingo du San Roke kaletik behera plazara iristeko. Bertan, dantzak egingo dute umeek. Eguraldi txarrarekin frontoian egingo dituzte ekintzok.
Umeen dantzen ostean Maala guraso elkartearen txokolate-jana izango da, eta baita ere Udalak iragarritako buruhandien etorrera. Zezena, Txintxon, Lehoia eta konpainia 16:30etik 17:30era ibiliko dira kalean.

Disko festa antzokian
Spaloian jarraituko du festak gaur Mariskal Dejai musika jartzailearen saioarekin. Udalak antolatu du eta haurrendako eta gaztetxoendako bi orduko jaia izango da, 17:30ean hasita. Pentsatzekoa da ilunarekin batera joango direla agertzen herrikomozorro handienak.

Herrixa Dantzan berezia
Inauteri-domeka izanda otsaileko dantza saio irekiak lotura izango du Inauteriarekin. Patxi Monterok gidatuko du eta parte hartze librea izango du. Ohiko moduan Spaloia kafe antzokian egingo dute, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak