Martitzenak ere jai giroa ekarri du kaleetara

 Arrasate HEMEN DEBAGOIENA

Zapatuko ospakizunen ondoren martitzenekoekin gozatu zuten arrasatearrek.

Aratuste-martitzenak emandakoa Oñatin eta Bergaran

 Bergara  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Aratuste-martitzenean ere jai giroa izan zen Oñatiko eta Bergarako kaleetan.

Landatxopeko erretiratuek mozorro festa egin dute

 Antzuola

Giro ederra izan zuten Landatxopen martitzenean. "66 lagun  batu ginen eta horietatik 15 bat lagun mozorrotu. Oso giro ona izan genuen eta umorea izan zen nagusi", kontatu du Jesus Muruamendiaraz elkarteko presidenteak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Maite Arantzabalek irabazi du Aratusteetako argazki lehiaketa

 Bergara  Debagoiena

Maite Arantzabalek irabazi du Aratusteetako argazki lehiaketa

Aratusteetako argazki lehiaketan 44 argazkik hartu dute parte, denetariko mozorro argazkiak ikusi dira. Zozketa gaur, martxoaren 1ean egin da parte-hartzaile guztien artean eta Hemen Debagoiena saioan jakinarazi den moduan irabazlea Bergarako Maite Arantzabal Osinalde izan da.

Aratusteetako argazki lehiaketaren lekukoa

 Antzuola  Aramaio  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Elgeta  Eskoriatza  Leintz Gatzaga  Oñati

Otsailaren 24tik 28ra bitartean martxan jarri dugun Aratusteetako argazki lehiaketarako jaso ditugun argazki guztiak hemen ikusgai. Zozketaren irabazlea, gaur, eguaztena, Hemen Debagoiena saioan emango da jakitera. Irabazleak Baskonia ikusteko bi sarrera lortuko ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (43)

Pailazoek girotuta agur Aratusteei

 Oñati

Eguraldia lagun ez eta aterpean elkartu ziren Oñatiko neska-mutikoak Kiki, Koko eta Moko pailazoekin pasatzeko arratsaldea. Txorimaloek ere ez zuten hutsik egin eta guztien artean jai giroan agurtu zituzten Aratusteak.

»» Ikusi argazki guztiak (35)

Eguraldi narrasari aurpegi ona jarrita dantzan

 Bergara

Batukada doinuekin kalejira eginda eta Gauargi DJ taldearekin dantzan jardunda agurtu zituzten Aratusteak Bergaran, atzo iluntzean.

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Eskolako aterpean egin dute dantzan San Martin Agirre Herri Eskolakoek

 Bergara

Euriaren erruz ezin izan dute kalera irten, baina giro bikaina sortu dute eskolan bertan. Mozorro koloretsuak jantzita dotore egin dute dantzan gurasoen eta lagunen aurrean.

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Aratuste-martitzenean dantzak nagusi Eskoriatza eta Aretxabaletan

 Aretxabaleta  Eskoriatza HEMEN DEBAGOIENA

Aratuste-martitzenean Eskoriatzako eta Aretxabaletako haurren jaialdian izan gara. Mozorro ezberdin ugari ikusteko aukera izan dugu, koreografia ederrak, eta nola ez, giro aparta.

Mozorro eta koreografia bikainekin bete dute gaztetxoek frontoia

 Eskoriatza

Joseba Iñurrategi pilotalekuan Eskoriatzako Almen, Jose Arana eta Luis Ezeiza ikastetxeetakoen jaialdian giro aparta izan da. Dantza bikainak egin dituzte gaztetxoek, eta mozorro ikusgarriak ikusteko aukera izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (59)

Euskal jaiak ekarri dituzte Urgainera Aratuste martitzen goizean

 Oñati

Lantzeko inauteriak, San Ferminak, dantzariak, sorginak... Euskal Herriko jaien erakusleihoa izan da Urgain Errekaldeko jolastokia gaur goizean. Ikasleak eta irakasleak dantzan eta senide asko ikusten ibili dira.

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Inuitak bailira ibili dira Elkar Hezikoak

 Oñati

Inuitak moduan jantzi, iglua hartu eta kalera atera dira goizean Elkar Hezi ikastetxeko ikasle eta irakasleak. Euria hasi aurretik atera dira, eta desfilea ez ezik dantzak ere egin ahal izan dituzte.

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Dantzan ospatu dute ikasleek Aratuste-martitzena

 Aretxabaleta

Eguraldiak ez die lagun egin ikasleei Aratuste-martitzenean, baina jai giroak ez du behera egin eta Ibarra kiroldegia bete da lamiekin, Santa Ageda neska-mutilekin, sorginekin eta beste hainbesterekin.

»» Ikusi argazki guztiak (41)

Aratusteak 2017ko argazki lehiaketa martxan

 Antzuola  Aramaio  Aretxabaleta  Arrasate  Bergara  Elgeta  Eskoriatza  Leintz Gatzaga  Oñati

Aratusteak 2017ko argazki lehiaketa martxan

Inauteriak, Aratusteak, Karnabalak... Izen ezberdinak eta herri bakoitza bere berezitasunekin, baina oinarri bera dute guztiek; mozorrotu eta ondo pasatzea!

Luzaideko dantzak kalerik kale Oñatin

 Oñati

Oñatz taldeko dantzariek Luzaideko aratusteetako giroa ekarri dute herrira. Hango jantzi tradizionalak soinean, bi orduz ibili dira dantzan.

»» Ikusi argazki guztiak (26)

Mozorro erakustaldia Zurrategin

 Antzuola

Goizeko dantzen eta eguerdiko bazkariaren ostean, gaur, aratuste domekan, mozorro jaia egin dute arratsaldez Zurrategin. Lau taldek hartu dute parte bertan: urpekariak, globo bidaiariak, errugbi jokalariak eta Sanferminetako entzierroa irudikatu dutenak. Azken talde hori izan da irabazlea.

»» Ikusi argazki guztiak (34)

Beste behin ere, ikusgarri

 Aretxabaleta

Gertatzekotan, Aretxabaletan bakarrik gerta zitekeen: Pablo Escobar, Lehoi Erregea, Barbie eta Michael Jackson, denak desfile berean. Irudimena franko dute herritarrek, baita ondo pasatzeko gogoa ere, eta agerian geratu da hori Aratuste-domekan.

Aratusteak Aretxabaletan

 Aretxabaleta

»» Ikusi argazki guztiak (235)

Sanferminak Antzuolara ekarri dituen taldea irabazle mozorro lehiaketan

 Antzuola

Frontoian lagunartean bapo bazkaldu ostean, arratsaldean mozorro jaia egin dute Zurrategin. Lau taldek erakustaldia egin dute, eta entzierroa irudikatu duten lagunena izan da onena, epaimahaiaren iritziz. Horren ostean, txarangaren doinuez lagunduta jarraitu du festak.

Aratuste domekako dantzak eta bazkaria

 Antzuola

Jende pilatxoa batu da plazan Oinarin dantza taldekoen emanaldia ikusteko. 40 dantzari inguruk hartu dute parte, eta hartza, hezitzailea eta tximinoa ere inguruan ibili dira. Horren ostean mozorro bazkaria egin dute frontoian.

»» Ikusi argazki guztiak (41)

Dantza erakustaldiaz eta herri bazkariaz hasi dute aratuste domeka Antzuolan

 Antzuola

Mozorroak soinean, Oinarin dantza taldekoek erakustaldi aparta egin dute plazan. Hartza, hezitzailea eta tximinoa, Antzuolako aratusteetako pertsonaiak ere bertan izan dira, noski. 14:30ean bazkaria egin dute frontoian, eta arratsaldean, berriz, mozorro jaia izango da.

Aratusteetako pertsonaia berriek txokolatez zirpriztindu dituzte oñatiarrak

 Oñati

Badira urte batzuk Oñatin Inauteri propioak egiten dituztela Aratuste-zapatuan, eta aurten ere ez dute hutsik egin. Dantzari, pertsonaia eta musikari, guztira 250 herritarrek zabaldu dute Inauteri festa herriko kaleetan. Txokolategileak izan dira nobedadeetako bat, eta Harkaitz Allurrek idatzitako Ordu txikitan polka beste bat.

Oñatiko Aratusteak

  Kultura  Oñati

»» Ikusi argazki guztiak (32)

Mozorro desfilea eta lehiaketa Aramaioko Aratusteetan

 Aramaio

Aratuste zapatuan herriko kaleak mozorroz bete dira, eta sekulako ikuskizunak plazaratu dituzte herritarrek mozorro lehiaketan.

»» Ikusi argazki guztiak (54)

Sekulako maila erakutsi dute aramaioarrek mozorro lehiaketan

 Aramaio

Gaur arratsaldean, pilotalekutik plazaraino desfilea egin dute lehenik, eta ondoren, plazan, lehiaketa. Umeek zein nagusiek euren ikuskizunak egin dituzte jendez lepo egon den plazan.

Aratuste zapatua Bergaran

 Bergara

»» Ikusi argazki guztiak (79)

Txokolateixako txokolatea jateko geldialdia egin dute Oñatiko Inauteri herrikoian

 Oñati

Txokolateixako txokolatea jateko geldialdia egin dute Oñatiko Inauteri herrikoian

Hori izan da gaurko egunak izan duen sorpresa. Kalejira hasi ordutako, Kale Barriatik behera, Txokolateixan geratu dira kide guztiak. Han, txokolatea lehengo erara nola egiten zen ikusi, eta, ostean, probatu egin dute. 250 bat herritarrek dihardute Oñatiko erdigunea alaitzen, dantzekin. Besteak beste, Harkaitz Allurrek sortutako 'Ordu txikitan' polka.

Bollywood, kubatar dantzak, autobus magikoa... Eskoriatzako kaleetan izan dira guztiak

 Eskoriatza

Luis Ezeiza Herri Eskolako jolastokitik atera dira mozorro desfileko karroza eta pertsonai guztiak gaur eguerdian. Musikaz lagunduta, kalerik kale ibili dira, bakoitza bere paperean ondo sartuta.

Aratuste zapatua Arrasaten

  Kultura  Arrasate

»» Ikusi argazki guztiak (128)

Kolorez eta pertsonaia ezagunez bete da Arrasate

 Arrasate

Baten faltan, bi Donald Trumpek; Frida Kahlok eta Van Goghek; Neronek... Lehengo eta oraingo hainbat pertsonaia ezagunek egin dute bat gaur Arrasateko Aratusteetan. Iazko kuadrilla irabazleak, andetarrez janztita, dantzarako deia egin du pregoian, eta herrikideek erantzun dute.

Bergarako Aratuste kontzertu arrakastatsua

 Bergara

Bergara-Cai, Non stop izenburupean egin dute aurten Aratuste kontzertua Udal Pilotalekuan. Harmailak goraino bete ziren, eta ikuskizunak ez zuen inor epel utzi. Musika, dantza, antzerkia, eta, batez, ere, umore ona izan ziren atzoko protagonistak.

»» Ikusi argazki guztiak (55)

'Bergara-Cai', luzaroan gogoratzeko moduko bidaia

 Bergara

Salgai jarri eta hiru ordu eskasean agortu ziren atzo gauean Udal Pilotalekuan egin zuten aratusteetako ikuskizunerako sarrerak. Bada, aurtengo road-movie erako emanaldiak ez zien hutsik egin hitzordua heltzeko irrikaz zeuden ikusle horiei.

Doinu alaiak protagonista Arrasate Musikalen aratuste kontzertuan

 Arrasate

Doinu alaiak protagonista Arrasate Musikalen aratuste kontzertuan

Urtero legez, Arrasateko musikariek mozorroak soinean jantzi eta umorez betetako emanaldia eskaini dute. Taldeka, gazteenetatik hasi eta nagusietaraino, denetariko mozorroak soinean atera ziren taula gainera. Cowboyak agertu ziren, deabruak ere bai, euskal inauteri tradizionaletako pertsonaiak... Zazpi taldek hartu zuten parte denera

Musika eskolako sorginek eman diete ongietorria Aratusteei

  Kultura  Aretxabaleta

Egubakoitz Mehearekin batera Aratusteetan murgildu dira Leizarra musika eskolako dantzariak. Txistulariek, gaitariek eta metaleko instrumentudun musikariek lagun eginda dotore egin dute dantzan Iturrigorri pilotalekuan.

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Mozorroa gainean eta euritan dantzan!

 Elgeta

Mozorroa gainean eta euritan dantzan!

Elgetako neska-mutikoak izan dira ibarrean mozorroa janzten lehenengotakoak. Askotarikoa mozorroak gainean, arratsaldeko lehenengo orduan joan dira kalejiran eskolatik herriko plazara eta han, eguraldi txarrari aurre eginaz, dantzan aritu dira. Maala guraso elkartekoek prestatutako txokolate beroa hartu dute gero frontoian, eta arratsaldea borobiltzeko, buruhandiengandik ihesean ibiltzeko eta Mariskal Dejai musika jartzailearekin dantza egiteko aukera izan dute.

Aranzadi Ikastolako ikasleek ere egin dute Aratusteetako kalejira

 Bergara

Aranzadi ikastolako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek mozorro kalejira egin dute gaur, egubakoitza, arratsaldean. Euskal Inauterietako pertsonaiak eta kaldereroak izan dira aukeratu dituzten mozorroak.

»» Ikusi argazki guztiak (16)

Dotore mozorrotuta atera dira desfilean Mariaren Lagundiko umeak

 Bergara

Neska-mutikoak ikastetxetik ateratzeaz bat euria hasi bada ere, horrek ez ditu haurrak desanimatu, eta herrian zehar ibili dira haien mozorroak harro erakutsiaz eta horrenbeste prestatutako dantzak eginez. Gurasoek, familiartekoek eta lagunek ez dute hitzordua galdu nahi izan.

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Txokolatea edaten eta torradak jaten hasi dituzte Aratusteak Antzuolako gaztetxoek

 Antzuola

Mozorro festa hasi da Antzuolan. Eskolako patioan elkartu dira herriko gaztetxoak askotariko mozorroak erakusteko. Erdigunea kolorez bere dute.

»» Ikusi argazki guztiak (29)

Itsasoko animaliak eta indioak Txantxiku Ikastolako Aratusteetan

 Oñati

Itsas-izarrak, koloretako olagarroak eta arrainak eta karramarroak irudikatu dituzte Haur Hezkuntzako umeek. Bestalde, Lehen Hezkuntzakoek indioen papera hartu dute eta askotariko dantzak eta oihuak egin dituzte. Kalejiraren ostean, dantzaldia izan dute Amaia Txintxurretarekin.

»» Ikusi argazki guztiak (50)

Sardina prestatzen!

 Arrasate

Sardina prestatzen!

Asteburuan buru belarri sartuko gara inauterietan. Mozorro, jantzi eta kolorez beteko dira bailarako herriak martitzenera arte, martitzena izaten delako inauterien azken eguna. Eta egun horretan sardinaren hiletarekin agurtzen dute jaia Arrasaten. 

Badatoz, badatoz, Aratusteak!

 Debagoiena

Badatoz, badatoz, Aratusteak!

Debagoieneko herri guztietara iritsiko dira Aratusteak aste bukaeran eta mozorroekin beteko dira kale bazterrak. Gaurtik martitzen gaua bitartean iragarritako egitarauei esker jai giroa izango da nagusi.

Aratuste-jaiak hasteko gertu daude kuadrillak

 Aretxabaleta

Aratuste-jaiak hasteko gertu daude kuadrillak

Musika eskolak antolatutako Egubakoitz Mehe eguneko ekitaldiekin hasiko dituzte mozorro festaren ospakizunak gaur, eta jaiak domekan egingo du eztanda: muntaia ikusgarriek, mozorro dotoreek eta parrandarako gogoak bat egingo dute kaleetan.

40 dantzarik alaituko dute Aratuste-domekako festa

 Antzuola

40 dantzarik alaituko dute Aratuste-domekako festa

Aratuste-domekarako dena gertu dute antzuolarrek. Baina gaur, herriko txikienen txanda izango da eta eskolako patioan mozorro jaia egingo dute. Ez dira faltako torradak eta txokolatea. Aurten gainera, bigarrenez egingo da bazkal osteko mozorro jaia domekan.

Sari ugarirekin dator mozorro-desfilea Eskoriatzara

 Eskoriatza

Sari ugarirekin dator mozorro-desfilea Eskoriatzara

Aratuste-zapaturako prestaketa lanak eginda izango dituzte eskoriatzar askok. Mozorroak alde batetik, karrozak bestetik, eta seguru batek edo bestek izango duela dantzaren bat prestatuta goizean egingo den mozorro desfile-lehiaketarako. Izan ere, 12:30ean hasiko da desfilea Luis Ezeizako patioan, eta aurten jarri diren sari guztiekin dagoeneko, aurrez, hainbat talde eta norbanakok izena eman badute ere, egunean bertan, 12:00etatik 12:15ak arte, aukera izango dute orain arte eman ez dutenek izena emateko Luis Ezeiza eskolako patioan bertan.

Gaur hasi eta martitzenean bukatuko dira Inauteriak Oñatin

 Oñati

Gaur hasi eta martitzenean bukatuko dira Inauteriak Oñatin

Txantxiku Ikastolako ikasle eta irakasleak gaur, egubakoitza, mozorrotuko dira eta hala, gaurtik martitzenera bitartean Inauteri giroa egongo da herrian. Bihar, Inauteri festa handia egingo dute beste behin kalez kale dantzan ibilita 250 herritar inguruk. Domekan, berriz, Luzaideko dantzak egingo ditu Oñatzek. Astelehena atseden eguna izango da eta martitzenean, Urgaineko eta Elkar Heziko ikasle eta irakasleak mozorrotuko dira. Antzerkia, txokolate jana, txorimaloak eta DJ festa ere egongo dira otsailaren 28an.

'Photocall'-a egingo dute Inauteriak ospatzeko

 Leintz Gatzaga

'Photocall'-a egingo dute Inauteriak ospatzeko

Baso sorgindua gaia ardatz hartuta photocall-a egingo dute bihar, Inauteri-zapatua. Mozorroek jai giroa ekarriko dute herrira eta 14:30ean, bazkaria izango da Soran Etxean eta 40 bat lagun elkartuko dira.

Mozorroak jantzi eta ondo pasatzeko aukera Aratusteetan

 Aramaio

Mozorroak jantzi eta ondo pasatzeko aukera Aratusteetan

Bihar, zapatua, ospatuko dira Aratusteak Aramaion, eta giro onean eguna pasatzeko osagaiekin betetako egitaraua prest dago.

Mozorrotzeko eguna da gaur Elgetan

 Elgeta

Mozorrotzeko eguna da gaur Elgetan

Herri Eskolako neska-mutikoen kalejirak emango dio hasiera Elgetako Inauteriari. Txokolate-jana, buruhandiak eta disko festa etorriko dira jarraian. Pentsatzekoa da ilunarekin batera agertuko direla herriko mozorro handiagoak.

Arrasateko gaiteroen txanda izango da aurten

 Arrasate

Arrasateko gaiteroen txanda izango da aurten

Badira urte batzuk urtero kuadrilla ezberdin batek irakurtzen duela Aratusteetako pregoia eta aurten dultzaineroen kuadrillaren txanda izango da. Horrez gain, martitzenean Aratusteei amaiera emateko erreko duten 120 kiloko sardina prest dauka SUDC elkarteak.

Hastear dira Aratusteak Bergaran

 Bergara

Hastear dira Aratusteak Bergaran

Sorgin dantzarekin gaur abiatu eta biharko eguna, Aratuste-zapatua eta martitzena hainbat ekitaldirekin datoz. Bergara-Cai, Non stop ikuskizunerako sarrerarik ez dago; bai, ordea, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Tipi-tapa, korrika! ikusi ahal izateko. Egitaraua, hemen.