Abestu, margotu eta argazki erraldoia atera dute, Elgetan, euskara aldarrikatzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko abe. 3a, 18:30

'365' irudikatuz atera dute argazki erraldoia frontoian.

Eskola egun berezia izan da gaur, eta txirrinak jo duenean jarraipena izan dute Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzek.

Herri Eskolako ikasleek eta irakasleek pilotalekuan hitzartu dituzte gurasoak eta elkarrekin 'Euskal Herrian euskaraz' eta 'Guk Euskaraz' abestu dituzte. Asteko entseguak egiteko grabazio erabili dute, baina gaur Janire Lazkanok eta Kepa De Vegak jo dituzte kantuok soinuarekin eta panderoarekin.

Umeek 'Euskarak 365 egun ditu' zioten kartelak margotu dituzte jarraian, eta guraso elkarteak egindako txokolate beroa hartu aurretik argazki erraldoia atera dute frontoian gurasoen parte-hartzearekin. Denek elkarrekin '365' irudikatu dute.

Txokolate-janaren ostean sorpesatxoa ere egon da. Guraso elkarteak euskarazko DVDak banatu ditu umeen artean. 'Unibertsolariak', 'Asterix eta Obelix', 'Hirukiak'... Eta seigarren mailako ikasleek gozoak saldu dituzte ikasturte amaierako ikasbidaia ordaintzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak