Pediatria zerbitzua hobetzeko sinadura bilketa abiatu dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko urt. 13a, 13:22

Astean bi orduz bakarrik dago pediatria zerbitzua Elgetan; eguenetan 13:00etatik 15:00etara. Gainera, ohiko kontrolak bakarrik egiten ditu.

Pediatra eskasia orokorra dela jakinekoa da, baina elgetarrek zerbitzu hori mantentzea eta zabaltzea lehentasunezkotzat jotzen dute. Eskaera hori nabarmena izan da herritarrekin berriki egindako lan bileretan. Azaroaren 4an egindako bileran, lehentasunezkotzat jo zuten. Osasun zerbitzua orokorrean zabaltzeko beharra ikusten dute herritarrek, eta batez ere pediatria zerbitzua.

Sinadura bilketa, martxan

Eskaera hori egiteko sinadura bilketa abiarazi dute herrian. Udaletxean jasoko dituzte sinadurak urtarrilaren 31ra bitartean. Asmoa da sinadura horiek gero Eusko Jaurlaritzara bidaltzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak