Bi urteren ostean, gaur ireki ditu berriz ateak Durangoko Azokak

Jon Irizar Aranguren 2021ko abe. 4a, 10:12

Online dendaren irekierarekin, atzo jarri zen martxan Durangoko Azokaren 56. edizioa. Gaur goizeko 10:00an ireki dira, aldiz, Landako Guneko ateak; hots, bi urteren ostean, gaurtik eta abenduaren 8ra bitarte aurrez aurreko Azokaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Bertaratzeko ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea.

Heldu da Durangoko Azokaren 56. edizioa. baDA! lelopean, atzo jarri zuen martxan Gerediaga Elkarteak abenduaren 7ra arte irekita egongo den online denda; gaur goizeko 10:00an ireki dira, aldiz, Landako Guneko ateak. Abenduaren 8ra bitarte euskal kulturaren plazaz gozatzeko aukera zabala izango dute herritarrek, 990 nobedadeez gain, hainbat kontzertu, proiekzio, hitzaldi edota tailer izango baitira egokitu diren zazpi guneetan.

Osasun-neurrietara egokitutako Azoka izango da aurtengoa. Bide horretan, ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea Landako Gunera zein Plateruenara joateko. Lehenean 1.200 pertsonako eta ordu eta erdiko bost txanda egokitu dituzte egun bakoitzerako; bigarrenean, aldiz, sarrerak agortu bitarte egongo da erreserba egiteko aukera. Gainontzeko gune guztietan sarrera irekia izango da edukiera bete arte. Hona erreserbak egiteko gunea.

Azoka telebista

Azken edizioetako bideari segika, Landako Guneko eta Plateruenako ekitaldi guztiak streaming bidez eskainiko ditu Azoka Telebistak. Goiena Komunikazio Taldea ere lantaldearen parte denez, zuzeneko guztiak Goiena.eus atarian egongo dira ikusgai. Horrez gain, eguneko protagonistak eta ekitaldien laburpenak jasoko dituen Bada! saioa eskainiko du egunero Goiena Telebistak gaueko 22:00tik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak