Euskarazko aplikazioak

Euskarazko aplikazioak: Begira App

Jokin Guridi 2017ko abu. 11a, 08:25

Publizitatean eta komunikabideetan sexismoa antzeman eta kexa bat jartzera bideratutako aplikazioa da Begira App, Emakunderi atxikita dagoen Begira Aholku Batzordearen eskutik garatutakoa.

Publizitate eta komunikazio ez-sexista bultzatzeko helburuarekin sortua, kexa sortu duen iragarki edo albistea deskribatu, arrazoiak azaldu eta irudiak gehitzeko aukera ematen du aplikazioak. Behin kexa jarrita, erabiltzaileak egindako kudeaketaren informazioa jasoko du Begira Appen bitartez. Android eta iOS sistema eragilea erabiltzen duten gailuetan instalatu daiteke doaneko aplikazio hau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak