goiena.eus

Euskarazko aplikazioak: Etxalde App

  Teknologia  Debagoiena

Elikadura burujabetzaren inguruko gaiak jorratzen dira aplikazio honetan. Besteak beste, garaiko produktuak zeintzuk diren eta hauek ingurunean duten inpaktuaren berri ematen du. Honetaz gain, erabiltzaileak hartzen dituen kontsumo erabakien inpaktua neurtzen laguntzen du eta hauek etorkizuna nola moldatzen duten azaltzen du aukeratutako produkzio motaren arabera.

Aplikazioa Elikaherria, Bizilur eta Etxalde elkarteek bultzatua izan da eta Euskal Herriko Elikadura Burujabetzaren aldeko Baserritarren Mugimendua bezala aurkezten dute beraien burua. Aplikazioaren funtsa, alde batetik, kontsumo erabakien inguruko pedagogia egitea da, erabaki bakoitzak duen inpaktua erakutsiz, eta bestetik, garaiko produktuak zeintzuk diren azaltzea hauen kontsumoa bultzatzeko.

Etxalde App doakoa da eta Android eta iOS sistema eragiletan erabili daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa