goiena.eus

Euskarazko aplikazioak: Sakela

  Teknologia  Debagoiena

Euskarazko hitz berriak ikasteko aplikazioa da Sakela, oinarrizko mailatik hasi eta maila aurreratua lortu arte. Ariketak eta hiztegia ditu horretarako eta egindako aurrerapena gorde eta berrikusi daiteke. Gainera, gustukoenak gordetzeko aukera ere ematen du.

Bi motatako ariketak ditu lexikoan trebatzeko, idatzizkoak eta hautatzekoak. Ariketa hauetan hitzak gaiaren arabera antolatuta daude eta A1 mailatik C1 maila arteko ariketak ditu. Hiztegia berriz, kontsulta azkarrak egiteko erabili daiteke eta itzulpenez gain, erro bereko hitzak ere erakusten ditu. Gainera, terminoaren gainean sakatuta, euskarazko hiztegi nagusienetarako estekak azaltzen dira, esaterako, Euskaltzaindia, Elhuyar eta Labayruk landutako hiztegietara.

Sakela aplikazioa doakoa da eta Android eta iOS sistema eragileak erabiltzen dituzten gailuetan instalatu daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa