goiena.eus

Euskarazko aplikazioak: Inforecikla

  Teknologia  Debagoiena

Etxean sortzen diren hondakinak sailkatzen laguntzen duen aplikazioa, Arabako Foru Aldundiak sortua. Bi helburu nagusi ditu: Araban egiten den birziklapena hobetzea eta horren inguruko kontzientzia zabaltzea.

Hondakinak zein edukiontzitara bota behar diren jakiten laguntzen duen aplikazioa da Inforecikla, erabiltzaileak bere etxean behar bezala sailkatu eta bereizi ditzan. Honez gain, puntu berde mugikorraren ordutegiaren berri ere ematen du aplikazioak, eta baita erabiltzailea dagoen tokitik garbigune edo berrerabiltzekoen edukiontzi zurietara joateko biderik laburrena zein den.

Inforecikla doako aplikazioa da eta Android zein iOS sistema eragiletan erabili daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa