Euskarazko aplikazioak

Euskarazko aplikazioak: ParkeApp

Jokin Guridi 2017ko abu. 17a, 12:06

Euskadiko Teknologia Parkeetan modu errazean ibiltzeko aplikazioa da ParkeApp. Parkeetako enpresatan lanean ari diren eta baita bisitan joan behar dutenentzat pentsatuta dago eta gertaeren inguruko informazioa emateaz gain, enpresen, eraikinen eta zerbitzuen kokapena ere ematen du.

ParkeApp aplikazioak hainbat zerbitzu eskaintzen dizkio erabiltzaileari. Alde batetik, mugikortasunarekin zerikusia duten zerbitzuak daude, esaterako, parkera nola iritsi, dauden garraiobideak, eraikinen kokapena eta bakoitzari buruzko informazioa. Beste alde batetik, parkeko erabiltzaileentzako informazioa eta zerbitzuak, hala nola, albiste zerbitzua, abisuak, gertaeren jakinarazpenak eta parkeak eskaintzen dituen zerbitzuen informazioa. Azkenik, Speak & Ikasi izeneko zerbitzua eskaintzen du, erabiltzaileen arteko hizkuntza trukaketa errazteko eta elkarren arteko sareak sortzeko tresna.

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru teknologia parkeak aplikazio bakarrean biltzen ditu Android eta iOS sistema eragileetan erabiltzeko ParkeApp aplikazioak, eta doakoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak