goiena.eus

Euskarazko aplikazioak: Zer da zer?

  Teknologia  Debagoiena

Irudi misteriotsuak eskaini eta zer edo nor den asmatzea da jokoaren helburua, galderak eginez eta erantzunak ikertuz. Pertsonaia, leku eta abarrei buruzko galderak egin daitezke eta aukera okerrak baztertuz asmatu beharko da nor edo zer den erantzun zuzena.

Aukeratutako gaiaren arabera galdera mota eta zailtasun mailak erabaki daitezke eta jokatzeko modu ugari eskaintzen ditu Android eta iOS sistema eragiletan erabili daitekeen Zer da Zer? aplikazioak, doako bertsioa eta publizitate gabeko ordainpeko bertsioa duelarik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa