goiena.eus

Euskarazko aplikazioak: Playeus

  Teknologia  Debagoiena

Lau joko ezberdinez osatutako aplikazioa da Playeus, irudien eta kontzeptuen arteko loturak eginez. Erantzun zuzenak lortuz gero mailaz aldatuko da zailtasuna handituz.

Lau jokoak hauek dira:

  • Erantzuna: asmatu zein den adierazten zaizun esanahiari dagokion irudia.
  • Kontzeptua: asmatu zein den adierazten zaizun esanahiari ez dagokion irudia.
  • Kultura: Euskal Herriko ondarea den irudia zein den asmatu.
  • Lotu: lau irudiak dagozkion esanahiekin lotu.

Playeus aplikazioa Android eta iOS sistema eragiletan erabili daiteke eta doaneko eta ordainpeko publizitate gabeko bertsioa ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa