goiena.eus

Euskarazko aplikazioak: HorKonpon

  Teknologia  Debagoiena

Herritarrek kalean aurkitutako matxuren berri beraien udalei jakinarazteko aplikazioa da HorKonpon. Matxuraren argazkia egin, GPS bidez geolokalizatu eta mugikorraren bidez bertako udalari bidali daiteke. Bidalitako matxuraren abisua udaleko zerbitzuen departamenduan jasoko dute eta behin matxura konponduta, abisua eman duen herritarrari konponketaren berri emango zaio.

Matxuraren egoeraren eguneraketak jasotzeko herritarrak bere datuak sartu beharko ditu aplikazioan. HorKonpon doakoa da eta Android eta iOS sistema eragiletarako dago eskuragarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa