'Emojien' Nazioarteko Eguna ospatu zen atzo

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko uzt. 18a, 13:12

Uztailaren 17a, Emotien Nazioarteko eguna.

Atzo, uztailaren 17a, Word Emoji day edo Emotien Nazioarteko Eguna izan zen. Egun hau 2014tik ospatzen da Emojipedia-ko sortzailea den Jeremy Burgek bultzatuta. Emotien erabilerak etengabe egin du gora azken urteetan, testuaren tonua identifikatzen laguntzeaz gain, mezuak laburtzen laguntzen dute, besteak beste.

2014tik uztailaren 17an ospatzen da Emotikonoen Nazioarteko Eguna. Sony edo Facebook bezalako enpresek ekitaldi bereziak egin zituzten eguna ospatzeko.

Dokumentatuta dagoen lehenengo emotia 1982koa da: ':-)'. Scott Fahlman-ek Carnegie Mellon unibertsitatean informatikoen arteko broma kode moduan proposatu zuen.

Shigentaka Kurita japoniarrak 1999an mugikorrerako lehen aurpegi-emotiak diseinatu zituen, eta hor hasi zen emotikonoen benetako zabalkundea. Ordutik garapen handia izan dute emotikonoek, eta gaur egun, lan munduan ere sarri erabiltzen dira. Ikerketa batzuen arabera, gainera, laneko mezuetan emotikonoak erabiltzeak giro hobea sortzen laguntzen dute.

Zergatik uztailaren 17a?

Ospakizuna Emojipedia-ko sortzaileak, Jeremy Burgek bultzatu zuen eta eguna ere berak proposatu zuen. Izan ere, iOS eta Android mugikorretako sistema eragileetako egutegiaren emotikonoan uztailaren 17a ageri da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak