Aspalditik dihardu Bordak literatura sorkuntzan; genero ezberdinetako liburuak argitaratzeaz gainera, askotariko artikuluak idazten ditu egunkarietan eta aldizkarietan. 1982an argitaratu zuen Itxaro Bordak lehen poesia liburua; harrezkero, genero ezberdinetako hamaika argitalpen ditu; 2002an Euskadi saria jaso zuen %100 basque eleberriarekin. Bere helburua herri xehearentzat idaztea dela dio lapurtarrak.