Logoa

EKT

'EKT': Maite Arroitajauregi '100% Oion' proiektuari buruz

  Kultura  Debagoiena EKT

MUk sustatzen duen EKT (Euskal Kulturgintzaren Transmisioa) graduondokoan izan zen eibartarra eta ikasgelan kontatutakoak laburtzen ditu aste honetako saioak. Bere ibilbidearen hastapenak musika klasikoaren inguruan egin zituen, biolontxeloa jotzen, eta ondoren beste doinu batzuk ezagutu eta sortzen aritu da musikari eibartarra. Azkenengo proiektua 100% Oion izan da.

'EKT': Xabier Alkorta aurrezki kutxen eta Eusko Ikaskuntzaren inguruan

  Kultura  Debagoiena EKT

Aurrezki kutxa desberdinetan 30 urteko ibilbidea egin ondoren, Eusko Ikaskuntzan murgildurik dago Xabier Alkorta ekonomialaria. "Garrantzitsua da epe luzeko erreferentziak izatea; eta erakundeak horretan dihardu lanean" dio Alkortak eta Kreditu erakundeen lanak kulturan edota egitasmo desberdinetan duen eraginaz hizketan aritu da Euskal Kulturgintzaren Transmisioa saioan.

Ekonomiaren eta kulturaren arteko uztarketa mintzagai

  Kultura  Debagoiena EKT

Xabier Alkorta ekonomistak 30 urteko ibilbidea egin du kutxetan; orain, Eusko Ikaskuntzan dago murgildurik.

'EKT': Itxaro Borda Iparraldeko literatura sorkuntzaz

  Kultura  Debagoiena EKT

Ane Zabala Bilbo Hiria irratiko esatariak elkarrizketatu du Itxaro Borda aste honetako Euskal Kulturgintzaren Transmisioa saioan. Idazle lapurtarrak beti uste izan du hiru opari jaso izan dituela bizitzan: "emakumea jaiotzea; behe mailako klase sozialekoa izatea; eta herri edo nazio txiki batekoa izatea". Hori dela eta, askotan erakutsi du hizkuntzarekin eta egoera sozialarekin izan duen konpromisoa eta bere idazkera "euskaraz ez bada eta Iparraldeko eremu geografikotik kanpo" irudikatzen ez duen arren ez dela "horren arrotz sentitzen Parisko idazle batek dituen kezkekin" dio ogibidez postaria den idazleak.

'EKT': Jose Mari Larramendi hizkuntza, pertsona, profesionaltasuna eta memoriaren inguruan

  Kultura  Debagoiena EKT

Bizitza profesionalaren zatirik handiena mugimendu kooperatiboan egin arren, kulturan ibilbide oparoa izan duen pertsona da Larramendi. Debako gazteen elkartean aritu zen buru-belarri eta Oteiza eskultoreak 1969an han zabaldu zuen arte eskola esperimentaleko zuzendarietako bat izan zen. Horrez gainera, Egin egunkariko sorrera prozesuan egon zen Larramendi, eta Xoxoa ekoiztetxea ere sortu zuen.

'EKT': Ainhoa Agirreazaldegi euskaraz eta feminismoaz

  Kultura  Debagoiena EKT

Aitziber Aranburuzabalak egindako elkarrizketan, bertsolariak euskararekin, bertsolaritzarekin eta feminismoarekin duen erlazioaz hitz egiten du aste honetako Euskal Kulturgintzaren Transmisioa saioan. Gurasoengandik jaso zuen bertsoekin lehen kontaktua eta 9 urterekin hasi zen bertsotan. "Bertsolaritzak, bereziki, bi gauza eman zizkidan: nire pentsamenduaren ardura, batetik, eta hizkuntza beraren maitasuna eta jolasa, bestetik. Geroago, baina, hutsuneak sumatzen nituen emakume bertsolaria naizenetik."

Mixel Ducauren ibilbideari errepasoa EKTn

  Kultura  Debagoiena EKT

Ane Zabala kazetariak elkarrizketatu du Mixel Ducau aste honetako Euskal Kulturgintzaren Transmisioa saiorako. Bertan, musikariaren ibilbideari errepasoa eman zaio. Esaterako, Errobi eta Zaldibobo taldeen inguruan edo Caroline Phillips bikotekidearekin duen Bidaia taldearen inguruan aritu dira hizketan. 

'EKT': Uxoa Anduaga euskaldunen umorea aztertzen

  Kultura  Debagoiena EKT

Herri barrez: Umore bidezko euskal nazioaren eraketa prozesua izeneko tesia garatu du Uxoa Anduagak eta honen harira Euskal Kulturgintzaren Transmisioa saioan Aitziber Aranburuzabalak elkarrizketatu du. Bertan, umorearen erabilera politika egiterako orduan eta euskaldunen konplexuen inguruan aritu dira hizketan besteak beste.

'EKT': Gorka Urbizu Berri Txarraken ibilbideari buruz

  Kultura  Debagoiena EKT

Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizu elkarrizketatu du Euskadi Irratiako Galder Perez kazetariak Euskal Kulturgintzaren Transmisioa saiorako. Berri Txarrak taldearen ibilbideaz, 90. hamarkadako kultur mugimenduaz eta gaur egungo egoeraz aritu dira hizketan.

'EKT': Ibai Iztuetari elkarrizketa

  Kultura  Debagoiena EKT

Ibai Iztueta, biologoa eta irakaslea, elkarrizketatu du Euskal Kulturgintzaren Transmisioa saioan Ane Zabala kazetariak.

'EKT': Ana Gandarari elkarrizketa

  Kultura  Debagoiena EKT

Ana Gandara, euskal kulturgintzaren ikertzailea, elkarrizketatzen du Euskal Kulturgintzaren Transmisioa saioan Aitziber Aranburuzabala kazetariak.

'EKT' 6: Egin arte (ez gara izango)

  Kultura  Debagoiena EKT

Mondragon Unibertsitatearen Euskal Kulturgintzaren Transmisio aditu tituluko saioen harira jasotako gogoeta sorta, kulturgintzaren egoerari buruz.

'EKT' 5: Ertzak batuz

  Kultura  Debagoiena EKT

Mondragon Unibertsitatearen Euskal Kulturgintzaren Transmisio aditu tituluko saioen harira jasotako gogoeta sorta, kulturgintzaren egoerari buruz.

'EKT' 4: Mina eta grina

  Kultura  Debagoiena EKT

Mondragon Unibertsitatearen Euskal Kulturgintzaren Transmisio aditu tituluko saioen harira jasotako gogoeta sorta, kulturgintzaren egoerari buruz.

'EKT' 3: Hilzori - Gogo Bizi

  Kultura  Debagoiena EKT

Mondragon Unibertsitatearen Euskal Kulturgintzaren Transmisio aditu tituluko saioen harira jasotako gogoeta sorta, kulturgintzaren egoerari buruz.