Aramaioko San Martin Jaiak 2017

goiena.eus

Ondo etorri beroa jaso dute Aramaioko eta Elgetako jaioberriek

  Gizartea  Aramaio  Elgeta GAURKOAK

Iazko jaietatik aurtengo jaietara bitartean jaiotako umeei ondo etorri beroa egin diete, bai Aramaioko San Martin jaietan, baita Elgetako Ferixa Nagusiko festetan ere.

Aramaion lehen aldia da haurrei ondo etorria egiten dietena. Jaien inguruko inkesta bat egin du aurten Udalak eta herritar baten proposamena izan da. Lagun Artean dantza taldeko kideek arku bat eginez egin zieten harrera plazan, haur jaioberri eta haien gurasoei. Ondoren, aurreskua dantzatu eta jaietako zapia jarri zieten haurrei. Lierni Altuna alkatearen hitzetan, ekitaldi arrakastatsua eta polita izan zen eta jaioberrien kopurua ere polita izan dela nabarmendu du alkateak. Gurasoak ere oso hunkituta eta pozik azaldu dira jaso duten omenaldiarekin. Esan moduan, lehen aldia izan da aurtengoa, eta aurrerantzean urtero egitea da asmoa.

Eta Aramaion hamahiru izan badira, Elgetan hemeretzi izan dira iazko jaietatik aurtengoetara bitartean jaiotako haurrak, eta hemen ere ondo etorria egin zaie. Janire Lazkano kultura zinegotziak adierazi du herriarentzat ekitaldi polita izaten dela eta Elgetan jaiotzen den haur kopuruaren hazkundea nabarmendu gura izan du.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa